2024-03-20

Erasmus+-eko lehenengo mobilitatea egin dugu, italiar ikasleekin.

Azken egunean, Martxoaren 15ean, udaletxean egon ziren, alkatearen agurra jasotzen.

2024-03-18

Peñafloridako sarreran jarri dugun mapan ikasleak korrikaren ibilbidea osatzen ari dira.

2024-03-04

Ciclo Formativo de Grado Superior
Gráfica Publicitaria

Usandizaga BHIko Diseinu eta Publizitate Grafiko Goi Mailako Heziketa Ziklotik idazten dugu, ATE IREKI PRESENTZIAL saioen, ikasketan eta izen-ematearen inguruko zenbait informazio partekatzeko. Interesa baduzu, hurrengo osteguna, martxoaren 7an, izango den saiora etorri. Bestalde, edozein zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jar zaitezkete 943 899490 telefonoan edo usandesign@gmail.com e-postan. 

Martxoak 7 – 18:30

Ate Irekietan izena eman——-Inscribirse Puertas Abiertas

Ate Irekien Jardunaldian, puntu hauei buruz hitz egingo dugu:

  • Irakaskuntza hauen alderdi orokorrak
  • Heziketa-zikloaren egitura.
  • Gure metodologia
  • lan aukerak
  • proiektu eredugarri batzuk
  • Zentroko instalazioak
2024-02-29

Arte Batxilergoan ate irekien eguna MARTXOAK 11 eta 12, 18.30etan egingo dugu. Ahalik eta hobekien artatzeko mugatu dugu egun bakoitzean inskripzioen kopurua. Horretarako apuntatu behar zarete inprimaki hauetan eguna aukeratuz:

Mila esker.

2024-02-09

Dagoeneko 2023-2024 ikasturteko batxilergoko liburuen zerrenda argitaratu da eta hurrengo orrialdearen azpialdean kontsulta daiteke:https://www.usandizaga.com/h-eskaintza/batxilergoa/

2023-02-24

Dagoeneko 2023-2024 ikasturterako batxilergoko aurrematrikula datak argitaratu dira. Informazio gehiago hemen.

2023-02-22

Italiarako bidaiaren zozketaren zenbaki saritua 24713 izan da. Irabazleak hilabeteko epea du 500€-ko saria erreklamatzeko.

2022-12-23
Aurreko astean, Euskal Herriko Bertso Finala ate joka genuela ikusita, eta institutua pittin bat girotu nahian, ikasleen arteko porra bat egin dugu. Ez dute lan makala izan, Finala jokatu duten 8 bertsolarien azken hurrenkera asmatu behar baitzuten 1. eta 2. Batxilergoko ikasleek eta bertsolari gehien asmatu dituen ikasleak lehenengo 5 bertsolariak kokatu ditu zuzen.
 
Zozketa egin dugu beste guztien artean eta 7 irabazleei 30€ko kultur bono bana eman diegu nahi duten liburuetan gasta dezaten. Zorionak irabazleei!
 
2022-10-03

Gaur (urriak 3) Usandizaga eraikineko idazkaritza arratsaldean itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.

Usandizaga
telefonoa943 899490 | Fax: 943 899491
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
  • Europar Batasuna



    EUROPAR BATASUNA
    Europako Gizarte Funtsa
    “EGF zure etorkizunean inbertitzen du”

  • Peñaflorida
    telefonoa943 899488 | Fax: 943 899491
    helbidea
    Salaberria 8 - 20010 Donostia
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua