2017-04-24

Eduardo Rodríguez Somerville College-n saritua izan da. 2016an ere bai.

El alumno 10 que sueña con Oxford

Eduardo Rodríguez, estudiante del instituto Usandizaga, gana el primer Premio Extraordinario de Bachillerato de Euskadi
 

GURE INSTITUTUKO HIRU IKASLEK BATXILERGOKO SARI BEREZIA JASO DUTE

OLYMPUS DIGITAL CAMERAIBAI SARASÚA GARCÍA eta EDUARDO RODRÍGUEZ URRETAVIZCAYA, IKASLE SARIDUNAK

Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak eta Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak 2012-2013ko Batxilergoko Sari Bereziak banatu zituzten.

Joan zen 2012-2013 ikasturtean Batxilergoa batez beste 8,75etik gorako notaz gainditu zuten 679 ikasle aurkeztu ziren orotara Batxilergoko Sari Berezia eskuratzeko probetara. Horietatik puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria. Azterketan, hainbat ariketa gainditu behar izan zituzten, bai ikasgai komunetakoak eta baita norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoetakoak ere. 2013ko ekainean burutu zuten proba, unibertsitatera sartzeko hautaprobak egin ondoren.

15 gazte irabazletik hiru Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIko ikasleak izan dira: Eduardo Rodríguez Urretavizcaya, Ibai Sarasúa García eta Ekhi Ajuria Illarramendi. Azken honek ezin izan du saria jaso; horregatik, bere ama joan zen bere ordez.

Saridunek diploma jaso dute eta, horrekin batera, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu dute, uztailerako.

Batxilergoko Sari Berezien helburua honako hau da: Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea.

Gasteizen, 2014eko apirilaren 4ean

Usandizaga
telefonoa943 899490 | Fax: 943 899491
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
  • Europar Batasuna



    EUROPAR BATASUNA
    Europako Gizarte Funtsa
    “EGF zure etorkizunean inbertitzen du”

  • Peñaflorida
    telefonoa943 899488 | Fax: 943 899491
    helbidea
    Salaberria 8 - 20010 Donostia
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua