2017-10-26

 

 

Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea, eredu normalizatuan

 

Eredu hori esteka honetan dago. Deialdiaren inguruko gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu:

 

Euskara:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/hizkuntza-atzerri/y22-izapide/eu/

 

 

 Deialdiari dagokion agindua EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean egongo da eskuragarri inprimaki hori (urriaren 24tik azaroaren 23ra, biak barne).

 

 

Ikasleak berak bete behar du formularioa (ez ikastetxeak).

Gero, inprimatu eta sinatu ondoren, ikastetxean aurkeztu behar du (hori egiteko azken eguna: azaroaren 24a, egun hori barne).

 

 

Ikastetxearen eskaera egutegiko 10 eguneko epean aurkeztuko da, adierazitako hilabeteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera (azken eguna: 2017ko abenduaren 4a), Zuzenean – Herritarrei Arreta Emateko bulegoetan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan. 

 

 

Beste aukera bat izango da haiek aurkeztea Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan adierazitako lekuetan, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehazten dituen  erregistroetan.

 

6.2 artikuluak dioenezenez, bi dezimalekin kalkulatuko da batez besteko nota, aurreko ikasturtean ikasitako ikasgai guztiak kontuan hartuta.

 

Aurreko ikasturteetan ez bezala, Erlijioaren edota Balio etikoen irakasgaiak kontuan hartuko dira batez besteko nota lortzeko. 

Usandizaga
telefonoa943 450979
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
Harremanetarako

Peñaflorida
telefonoa943457000
helbidea
Jose Maria Salaberria 8 - 20010 Donostia
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua