Gabonak Zuretzat 2013: kartel aukeratua

Diseinu Zikloko 1.mailako ikasle den Maialen Unanue da kartelaren egilea

Aurtengoan ere kartel ederra eta ausarta proposatu da Gabonak Zuretzat jardunaldietarako. Ez da erraza izan Diseinu Grafiko ikasleen aurkestutako kartelen artean bat aukeratzea, izan ere kalitate eta profesionaltasun handiko proposamenak aurkeztu dituzte. Hemen beste kartelak: Gabonak Zuretzat Proposamenak

Gabonak Zuretzat Prentsaurrekoa Kartelaren aurkezpena

 

Maialen Unanueren hitzetan, aurtengo kartela horrelakoa da:

[quote]

Kartel alaia, dibertigarria, magikoa da.

Hezkuntza eta kultura barne hartzen ditu, gabonetako kontsumismoa alde batera utzita.

Horretarako, borobilez osaturiko puxika erabili dut. Borobilek, Gabonak Zuretzat programaren barnean eskaintzen dituzten ekintzak edo parte hartzen duten haur eta gazte pila adierazten dituzte. Elkartzean, puxika koloredun bat osatzen dute.

Haurtzaroa datorkigu gogora. Puxika egan ikustean sortzen zigun zirrara, xarma.

Eskuzko tipografiak ere, haur eta gazteei egiten die erreferentzia. Gorria eta berdea, gabon garaiaren adierazle moduan.

Konposaketan kartel sentibera, alai eta ameslari bat osatzen du.

[/quote]

 

Gabonak Zuretzat Cartel 2013

 

Gabona Zuretzat progamaren aurkezpen eta edukiak hemen: www.gonostia.org