Gabonak Zuretzat programarako kartelak

Gabonak Zuretzat programa Donostia Gazteriak, Donostiako haur eta gazteentzat gabonetan koordinatzen duen aisialdi programa da. Usandizagako Diseinu Grafiko Zikloko ikasleek Gabonak Zuretzat Haurrak programarako kartel proposamenak aurkeztu dituzte egunotan.

Donostia Kulturak, Gazteriak, Cristina Enea Fundazioak, Tabakalerak eta hainbat aisialdi eta gazte elkarteek parte hartzen dute ekitaldi hauen antolaketan. 

Bi kartel: Gabonak Zuretzat Haurrak eta Gazteak

Donostiako Udaleko Gazteriarekin aurrera eramandako proiektua izan da, Anna Schimpf diseinatzailearekin elkarlanean, eta Ibai Jauregi ikaslearen kartela izan da aurtengo Haurren egitarauari irudia eman diona.

Edizio berri hau beraz, baldintza berezi batekin hasten da, bi kartel argitaratuko dira: Gabonak Zuretzat Gazteak eta Gabonak Zuretzat Haurrak.

Gabonak Zuretzat gazteak

Abiapuntua Anna Schimpf diseinatzailearen kartel proposamena izan da Gabonak Zuretzat Gazteak programarentzat.
Kartel gazte, dinamiko eta garaikide honek gabonekin konektatzen du modu argian. Energia eta poza transmititzen dituen kolore freskoz beteriko kartela da hauxe.
Azeri batek ikuslearen arreta harrapatzen du. Jolasean dabiltzan gazteen irudiak, dibertigarria egin eta jolas kolaboratiboekin lotzen du. Argazki zaharrak eta vintage estiloak, gaur egungo kultura grafikoari erreferentzia egiten dio. Albo batean agertzen den landareak, hazkunde eta garapenari egiten dio erreferentzia. Pinudiaren argazkiek Gabonetako izeia gogorarazten digute. Azkenik, puntu horiek jai itxura ematen diote, elurra, izarrak, konfetiak …

Diseño de Cartel Gabonak Zuretzat Gazteak 2018 Anna Schimpf

Gabonak Zuretzat haurrak kartel proposamenak

Gure baitan dugun haurra esnatu da eta berriro txiki bihurtu gara, baina helduen profesionaltasun osoz erantzun diogu erronka honi. Proiektu honi, diseinuan hasi berriak, ameslari eta gogotsu ekin diogu.

Zazpi letra handi eta irudimenak eskaini dizkigun irudi eta zeinuak maraka batean astindu eta askatzean paperean bere lekua hartu dute: negua, oporrak, aisia, ilusioa, goxotasuna, Donostiako auzoak, bere haur eta familia aniztasuna harmonian antolatuz Gabonak Zuretzat programaren 2018ko irudian.

Gabonak Zuretzat haurrak kartel aukeratua

Ibai Jauregik proposatutako kartela izan da Gabonak Zuretzat 2018 Haurrak atalerako aukeratu dena. Konposaketa bizia, elementu ugari bateratzen ditu, ondoren azaltzen digun moduan:

Elur Melur

Elurrezko panpina ideiarekin hasi nintzen eta paperezko dodekaedro batetik pertsonaia hau sortu nuen. Zapi bat jantzita duen arren, lastozko kapela ere janzten du, uda edo klima epelagoekin lotutako jantzi bat, snowmen klasikoetarako beste airea emanez.

Mushka

Gure Mushka txakurrak adiskidetasun, lagunen leialtasuna eta haurren inozentziari keinu egiten die.

Xoxua

Mago beltz edo zozoa euskarazko Gabonetako tradizio klasikotik abestu ohi da. Mago beltza pozik dago abesten eta Olentzeroren alkandoraren moduko tonu beltz iluna du.

Sagarroi

Gabonak Zuretzat Gazteak kartelean ikusten dugun azeriaren kontrapuntua izango litzateke kirikiño hau. Bertako animalia, baina azeriaren aldean, ez da hain zorrotza, errugabe eta zintzo moduan agertzen zaigu aldiz.

Zipristins

Menditxoak izango balira moduan, oporretan haurrekin egiten diren  mendi irteerak aipatzeko. Koloreen bidez, haurren moduko tonu dibertigarri eta sortzailea hartzen du.

Izarrak

Gabonetako argiak eta zeru izartuari erreferentzia.

Hostoak

Adarrek eta hostoek neguko hotza gogorarazten digute. Hostoak zuhaitzetatik erortzen dira adartxoak biluzik utziz.

Sugoi

Pertsonaia hau haurraren zati bihurriarekin lotuta dago. Zapi moduan zapata lokarria darama. Pozez saltoka dabilen mutiko zintzo eta alaia.

Mendi

Sugoi ez bezala, Mendi lasaiagoa da, aurpegiko keinu atsegin eta lasaiarekin, Gabonak Zuretzateko ekintzetan gustora parte hartzen du.

Bocetos cartel Gabonak Zuretzat 2018 Ibai Jauregi
Diseño de Cartel Gabonak Zuretzat 2018 Haurrak Ibai Jauregi
Gabonak Zuretzat 2018 Donostiako udaletxean

Etorkizuneko diseinatzaileei liburu bat esker moduan

Donostia Gazteria gure diseinatzaile profesional formakuntzan bidaide proiektu honetan parte hartzera gonbidatzeaz gain, ilustratzaile eta marrazketa tekniken inguruko liburu bana luzatu digu. Mila esker guztiagatik!

Gabonak Zuretzat 2018 lustazio liburua opari