II. Bertso Derbia. Aurkezpena

Real Sociedad Fundazioak, Athletic Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizagako Diseinu Zikloaren laguntzarekin, bertso-derbiaren bigarren edizioa antolatzen du. Real-Athletic derbi berezia bertsotan. Urtarrileko lehenengo asteburuan Anoetan jokatuko dute Reala eta Athleticek Ligako partida. Hori dela eta, urtarrilaren 3an arratsaldeko 19tan Donostiako Antzoki Zaharrean, hiru bertsolari txuriurdinen eta hiru zurigorrien arteko lehiaketa burutuko da. Hemen Real Fundazioaren berria Real Fundazioa Bertso Derbi aurkezpena.

II BertsoDerbi_firma

Talde bakoitzak kapitain bat izendatuko du. Realaren kapitaina Amaia Agirre izango da. Athleticena Igor Elorza. eta beste biak kluben web guneetan, herri bozketaren bitartez aukeratuko dira abenduaren 8a arte.
Real Sociedad Fundazioak kirol, kultur eta gizarte jardueren sustapena eta zabalkuntza du bere egitekorik nagusia. Hezkuntza sarean murgildurik dago hitzarmen eta proiektu ezberdinen bidez. Hau izan da horietako elkarlan bat.

Usandizaga BHIko Diseinu Grafiko Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailako ikasleengana jo zuen Fundazioak Bertso Derbirako kartela eta lerro grafikoaren diseinua eskatzera. Yeray Gascon ikaslearen proposamena da aurrera eraman dena, eta kartela ez ezik bertso derbirako ideia kontzeptual irudimentsua proposatu du Usandizaga Diseinu Ziklotik:

betaurrekoak

2D Betaurrekoak metafora moduan erabiltzea, Bai, bai, 2D,…bi dimentsiotan ikustekoak, hau suposatuko dute:
– Lehiakidearen ikuspuntua ezagutzea. Begi batean Realzalearen ikuspuntua eta bestean Athleticzalearena!
– 2D, bi dimentsioak kontuan izatea: Erreala eta Athletic .
– 2D = 2. Derbi hontako sinboloa.
-”Sartu dimentsio berri batean” leloa
– Klubak dimentsio kulturalean sartzen dira.
-Ideia berritzailea, dibertigarria, irudimentsua.

II.Bertso Derbi Kartela_txiki

Bertso derbi bitartean, gai jartzaileak, gai moduan planteatuko ditu 2D betaurrekoak.
Bertsolariek 2 afizioen ikuspuntutik batera nola ikusiko duten, aurkariaren estrategia ezagututzea zer den…

Haseratik oso proiektu erakargarria iruditu zitzaidan: futbola eta bertsolaritzaren gaiak elkartzean irudimena martxan jartzen da berehala.
Biek amankomunean dituzten alderdiak aztertu eta topatu nituen eta Kartelean aurrez aurreko momentu hori irudikatu nahi da:

Bertso Derbiaren irudian pertsona bat agertzen da betaurreko bereziekin… Baloia ordez txapela gelditu nahi du.
Bertsolaria edo atezaina? Penalti batean, baloia atezainari botatzen zaion bezala, bertsolariek ere zutik jarduten dute bata besteari bertsoak botatzen: hitzak, errimak, doinua… Partidu baten antzera aritzen dira bata besteari gola sartu nahian.

Dimentsio berri batean y

3Dimentsiotako irudi (estereoskopiko) eta betaurrekoek kolore gorri eta urdina dutenez metafora moduan erabili ditugu, irudimenaren bidez esanahi berriak emateko: Bi ekipoei erreferentzia egiteko (gorria Athletic eta urdina Erreala), bi afizioein ikuspuntua ezagutzeko, beste dimentsio batean ikusteko.
2D betaurrekoak II Derbi hontako sinbolo bihurtu dira.

”Sartu dimentsio berri batean” leloak jokoan sartzera gonbidatzen gaitu, eta guk 2D betaurrekoak jantzi ditugu dimentsio berri batean ikusteko.

Honela kartel baten enkargua izatetik proposamena askoz gehiago izatera pasatu da. Bidean asko ikasteko balio izan du, lehen egunetik gaurko hau arte.

betaurrekoak behar

Gaur, Azaroaren 18, 12:00tan, Bertso Derbiaren aurkezpenean izan gera Donostiako Antzoki Zaharrean. Yerai Gascón Usandesignerra eta edizio honetako kartelaren egilea bankilloan eseri da hurrengoen artean: Juan Karlos Izagirre, Donostiako Alkatea, José Angel iribar, Athletic Fundazioaren ordezkaria, Amaia Agirre, Realeko kapitaina, Joseba Ibarburu, Real Sociedad Fundazioaren ordezkaria eta Miren Amuriza, Athleticeko taldearen ordezkaria.

Gaur EITBn albistea atera da eta planteamenduaren indarra nabarmentzen da irudietan:

Eta hemen sareetan zehar agertutako berriak:

HITZA: http://irutxulo.hitza.info/2013/11/18/ii-bertso-derbia-urtarrilaren-3an-egingo-dute-antzoki-zaharrean/

NAIZ: http://www.naiz.info/fr/actualidad/noticia/20131118/athletic-eta-realaren-arteko-norgehiagoka-taula-gainera-eramango-dute-ii-bertso-derbian

DIARIO VASCO: http://www.diariovasco.com/20131118/mas-actualidad/cultura/sociedad-athletic-disputaran-donostia-201311181410.html

EL PAÍS: http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/11/18/paisvasco/1384779473_131992.html

DONOSTIA GAUR: http://gaur.donostia.org/es/y-que-el-terreno-de-juego-se-convierta-en-la-fiesta-euskaldun/

REAL SOCIEDAD:http://www.realsociedad.com/document/view/spa/225/169506/-bertso-derbia–entra-en-una-nueva-dimension

ATHLETIC: http://www.athletic-club.net/web/main.asp?a=0&b=1&c=1&d=1000&berria=13689&idi=1

Eta prentsaurrekoan ateratako argazki batzuk.

[flickr_set id="72157637808514396"]