Iker Ayestaran: sortzaile ilustratua

Paperezko makina erraldoi ilustratu bat aurkitu dugu Donostian.  Gidaria pozik dago, aurrera begira. Botoi karratu handi batzuk ditu marraztuak bere aurrean. Abenturazaleak garenez, gidariaren ondoa eseri eta bidairako prestatu gera. Gidaria botoiak sakatzen hasi da. Botoi bati eman eta ingurunearen koloreak gastatu egin dira, apaldu. Bigarrenari eman eta paisaiak linoleoaren moduko textura hartu dute. Beste botoi haundi bati eman eta  mundua sinplifikatu egin da. Honako hau sakatu, eta bapatean, denak esanahi bikoitza hartu du, ironikoa agian. Hango hura ukitzean denak bukatu elegante bat hartu du.

Marraztutako botoiak sakatzen dabilena, makinaren gidaria, Iker Ayestaran da, ilustratzaile amorratua, abenturazale handia. Gustora montatuko gera bere makina grafikoan mundua nola marrazten duen ikustera.

www.ikerayestaran.com/

ezaiguzu Iker, nondik dator ilustrazioarekiko dezun zaletasuna?

Txikitatik gustatu zait, marrazki, zirriborro eta eskulanen mundua.

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración

 

ilustratzaile izateko, bokazioa, dedikazioa eta pasioa behar da antza, baina zer da ilustratzaile izatetik gustokoena dezuna?

Gustuko dudan zerbaiten inguruan nabilela esango nuke.

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración

 

zure ilustrazioek, badaukate 60 hamarkadako kutsu markatua, zergaitik garai horri erreferentzia? zerk zuen garai harek irudigintza mailan? garai hartako ze ilustratzaile aipatuko zenituzke?

60 hamarkadarena, asko zehaztea dela esango nuke. Aurreko mendeko hamarkada ezberdinen influentzia bai. Mende haseran, adibidez 30 hamarkadan Frantzian kartelismo modernoaren mugimendua oso gustokua dut, Lupot, Cassandre…

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: protección información

 

 

hainbat egunkari, aldizkari eta argitalpenekin lan egin duzu, baina, nola da artikulu bat ilustratzearen prozesua?

Normalean, artikulu osoa edo zatiren bat bidaltzen dizute. Askotan inprimatu egiten dut eta horri berean ideiaren oinarri bihurtu daitezken hitzak azpimarratzen ditut edo testuinguruan zirriborro azkarrak egiten ditut. Artikuluetan batez ere, garrantzizkoena ideia dela uste dut, irudiaren bitartez adierazten duzuna.

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: varietyOk2

 

nola dago ilustrazioaren mundua Donostia aldean?

Batez ere kanporako egiten ditut lanak. Nik lan egiten dudan lanaren arloan, mugimendu gutxi dago Donostian. Bertan haur literaturak, aukera gehiago eskaintzen dituela uste dut.

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: mujer trabajo

 

 

zure web orrian agentzi batekin lan egiten dezula ikusten degu. Nortzuk dira? Nola da agentziarekin lan egitea?

Agentziak komisio baten truke, zure lana erakusten du eta honen bitartez lanak iristen zaizkizu. Bezero eta marrazkilariaren bitarteko lanak egiten ditu haseran. Lanaren kontratu, fakturazio, zenbatekoen… gainean dago. Hortik aurrera, zuk konpondu behar duzu bezeroarekin, lana zehaztu…

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: mujeres mineria

 

nondik ateratzen dituzu ideiak?

Testuaren aurrean pentsatzen denbora pasa eta gero gauzak ateratzen hasten dira, bestela Google-en azaldu beharreko kontzeptuak begiratuta… kontzeptu batek beste batera eramaten zaitu.

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: letras

 

inspiratzen zaituen web horri eta gaur egungo ilustratzaileren bat?

grainedit.com

ffffound.com

Ilustratzaileak: Jon Klassen, Hide Kawanishi, Isidro Ferrer, Emiliano Ponzi, Nate Williams…

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: inteligencia

 

animazioren bat ere egin dezu, ze nolakoa izan da zure experientzia animazioaren munduan?

Esperientzia polita izan da, batez ere Unai Guerra animatzailearekin Argiñanoren programaretzat egindakoa. Ondo konpontzen gara lanean biok.

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: filmmakers

 

teknikak garrantzia du zure lanean, baina ze teknika erabiltzen dituzu?

Arkatzez egindako ideiaren zirriborroa eskaneatu, gainetik berregin bektore programan eta irudia zehazten dudalarik. Azkenik Photoshopen egiten dizkiot azkeneko ukituak.

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: educaciontx

 

ikasle asko marrazki eta ilustrazioaren mundua dute gustoko; ze aholku emango zenieke?

Ez dakit… geldirik ez egotea. Gaur egun Internetek ematen dizkizun aukerak aprobetxatzea. Ate ezberdinak jotzen ez badituzu, zure lanaren zain dagoenarekin ez duzu topo egingo.

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración

 

ze proiektu dituzu esku artean?

Proiektu asko buruan baina denbora gutxi horiek gauzatzeko. Eskultura munduan ikertzen jarraitu, linograbatuetan murgildu, egindako lanen liburu bat plazaratu…

Iker Ayestaran: ilustrazioa, ilustración: cine

 

Paperezko makina grafikoan honaino iritsi zaretenontzat  azken oparitxoa: gure lagun primorekin kolaborazioa paper is beauty proiektuko jendean grabatuta.

Paga Extra # Iker Ayestaran from paper is beauty on Vimeo.

18 x 18 cm.
damelapaga.es
ikerayestaran.com