Hasiera » Proiektuak

pluriDBHn HEZKUNTZA ELEANITZA

PROIEKTUAREN HELBURUAK

  1. a) Klase ordutan irakasle-ikasle eta ikasle-ikasle artean dagokion hizkuntza sistematikoki erabiltzea.
  2. b) Ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena hobetzea.
  3. c) Hizkuntzekiko atxikimendua lantzea.

IRAKASGAIAK

a) Euskara

Erdal ingurune batean egonik, ahal diren irakasgai gehienak euskaraz emango dira.

b) Gaztelania

D ereduan irakasgaiak gazteleraz emateko curriculumean oinarrizkoak ez diren irakasgaietatik hautatu dira. B ereduan Matematika gazteleraz egingo dute.

c) Ingelesa

Irakasgaien hizkuntza ingelesa hautatzeko irizpide nagusiak hauek izan dira:

1) Irakasgaia ingelesez emateko institutuko irakasle plazadunak izatea.

2) Pisu handiko eduki kognitiborik gabea.

3) Ikasle guztiek proiektuan sartzeko aukera izatea, eskola inklusiboak eskatzen duen bezalaxe.

d) Frantsesa

2 orduko aukerako irakasgaia DBHko 1., 2. eta 3. mailetan eta 3 ordukoa 4. mailan.

e) Alemana

2 orduko aukerako irakasgaia DBHko 1., 2. eta 3. mailetan eta 3 ordukoa 4. mailan.

METODOLOGIA

Hizkuntzetan oinarrizko metodoa komunikatiboa eta praktikoa izango da.

Talde lan kooperatiboari garrantzia emango zaio.

a) Ahozkotasuna

Ahozkotasunak osagai erreflexu handia duenez, lehenengo egunetako lorratzak izango direnak zainduko ditugu eta aurrerantzean klase ordutan besteekin dagokion hizkuntza sistematikoki erabiltzen jarraitzea positiboki sarituko ditugu (animatu, alaitu,bultzatu…).

Hiru hizkuntzekiko atxikimendua sustatzeko egunerokotasunetik kanpora ere ekintza bereziak antolatuko dira: hiztun esanguratsuen bisita (idazlea, abeslaria, bertsolaria,…) eta abar.

Kalifikazioetan ahozkotasunak gutxienez %10eko balioa izango du.    

b) Irakurketa

Irakurketa oinarrizko trebetasuna izanik neurriak jarriko dira ohikoa izan dezan irakurzaletasuna sustatzeko:

1) Liburuen mailegu eta trukaketa sistemak bultzatuko dira.

2) Hiru hizkuntzetan gutxieneko liburu kopuru bat irakurri beharko du ikasleak.

3) Gurasoek seme-alabek etxean egunero irakurtzeko erantzukizuna hartuko dute.

KLASEKO HIZKUNTZA INGELESA

 

DBH 1. maila

 

·     4 ordu: Ingelesa

·     2 ordu: Gorputz Heziketa

·     1 ordu: aukerakoa: Balio Etikoak

 

DBH 2. maila

 

·     4 ordu: Ingelesa

·     2 ordu: Gorputz Heziketa

 

DBH 3. maila

 

·     3 ordu: Ingelesa

·     2 ordu: Plastika

·     2 ordu: aukerakoa: Ingelesez Ahozko Komunikazioa    

·     1 ordu: aukerakoa: Balio Etikoak

 

DBH 4. maila

 

·     3 ordu: Ingelesa

·     1 ordu: Gorputz Heziketa

·     1 ordu: Etika

Ingelesean bikain dabiltzanak beste arlo bat ere egin dezakete:

·     3 ordu: Gizarte Zientziak

 

G5prog

IKASLEGOAREN ATENZIOA, AHALEGINA zein IRAUNKORTASUNA  lantzeko eta GELA  KUDEATZEKO  tresnak

HELBURUA

Atentzioa, ahalegina eta irmotasuna eskola arrakasta izateko oinarrizko hiru elementu dira.

Hauek egokiak izatea ala ez, faktore psikologiko eta sozialen menpe daude, besteak beste, motibazioa, espektatibak, autonomia, norberaren irudia, harremanak…

Programa honek zenbait estrategia ematen ditu goian aipatutako gaiak eraldatzeko, aprendizaiak errezteko eta gela giro egokia lortzeko helburuarekin.

ScreenShot008

ZERGATIK GOLDEN 5?

- Ikasleak “behatzeko”, azaltzen dituzten jarrerak eta joerak lantzeko baliabideak ematen dizkigu.

- Bidean gelditzen diren ikasleak berreskuratzen laguntzen du.

- Geletan topatzen ditugun behar akademiko eta sozial anitzei erantzutea ahalbideratzen du.

- Praktikan jartzeko erreza, irakaslearen lan egiteko estiloan ez du oztopatzen.

08021501

PROGRAMAREN JATORRIA ETA IBILBIDEA

Programa europarra da. Eskola arazo antzekoak dituzten bost lurraldek garatutakoa. Hezkuntza laguntza zerbitzuek zabalduta, gure kasuan Berritzeguneak.

educasol

Ikaskuntza Kooperatiboa

“Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi” programa

* GELAKO AKTIBITATEETAN IKASLEEN PARTE HARTZEA SUSTATZEKO               

* IKASLEEN ARTEKO ELKARLAGUNTZEN IKASTEKO 

Aprendizaje-ikaskPeña

HELBURUA

Programa hau proposamen jakin bat da ikasketa kooperatiboa gelan praktikan jartzeko.

Ikasleen arteko laguntza eta parte hartzea errezten duen estrategia bezala aurkezten zaigu; talde txikitan erabilpen didaktikoan datza.

Ikasle guztien partehartzea eta interakzioa errezten duen egiturak erabiltzen ditu.

Arloetako edukinak ikasteaz gain, komunikaziorako baliabideak eta talde harremanetan ematen diren balioak lantzen ditu ere.

Ikaskuntza Kooperatiboa2

ZERGATIK “IK / KI”?

Askotan, irakasleak ezin du talde osoarengan iritsi.”IK / KI” programak iIkasleen arteko laguntza bultzatzen du.

Ikaskuntza indartzen du, eta ez bakarrik zailtasunak dituztenen artean, baizik eta autonomoago eta gaitasun handiagoak dutenenak ere.

Gaur egun, lan talde batean lan egiteko gaitasuna balio handia da lan munduan.

Kooperatzen giza trebetasunak eta balioak garatzen dira.

Ikaskuntza Kooperatiboa3Aprendiz-Coopert

Agenda 2030a Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira. Bi urtero ondoren agertzen diren helburuetako bat lantzen da.

EAE mailan Agenda 2030 proiektua  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kudeatutako hezkuntza proiektu bat da eta gure ikastetxeak bertan parte hartzen du.

Proiektuak ikastetxean ondorengo antolamendua eskatzen du:

Gaia interesgarria iruditzen bazaizue eta Institutuaren Ostadar zirkuluan parte hartzeko prest bazaudete, idatzi, mesedez, helbide honetara: agenda2030@upainstitutua.org

IKUSI PROIEKTU DIGITALA IRUDIAN KLIKATUZ

 

proiektu-digitala-UPA

Zer da Erasmus+

Erasmus+ Europar Batasunak sustatutako programa bat da. Programa honen helburu nagusiak ikasleen mugikortasuna bultzatzea, beste bi hizkuntza menperatzea, europar nortasuna aniztasunaren barruan sustatzea eta kalitatezko hezkuntza bermatzea dira. Proiektu guztiek hurrengo lehentasunak dituzte: eraldaketa digitala, aniztasunaren trataera, ingurugiroaren zaintza eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka.

 

2023ko urritik 2025eko apirila bitartean, KA122 proiektua garatuko dugu, ikasleen mugikortasuna bultzatzeko epe motzeko proiektua, alegia. Aipatutako helburuak lortzeko, beste hiru europar herrialdeekin lan egingo dugu: Italia, Frantzia eta Eslovenia. Herrialde bakoitzak proiektu bat garatuko du Erasmus+ek markatutako helburuetan lan egiteko. UPAko proiektuak Slow in a Hurry izena du. Proiektuaren bidez ehungintzak duen eragina landuko dugu. Ekintza birtual batzuk burutuko ditugu eta hiru mugikortasun antolatuko ditugu aipatutako hiru herrialdieetara. Gure asmoa ikastetxe osoko komunitatearengana iristea da eta maila batzuetan partehartze aktiboa izatea.

 

 

Proiektuaren helburuak

  1. 1.Eragina ingurumenean: oihal industriatik egiten dugun gehiegizko erabilerari buruzko kontzientzia izatea
  2. 2.Oihal industriaren giza inpaktua: ekoizpena eta giza Kontsumo sustengarria
  3. 3.Ikastetxea nazioarte mailan integratzea, gure europar identitatearen kontzientzia hartuz.
  4. 4.Teknologia berrien erabilera arduratsua, ikasleei beharrezkoak dituzten tresnak eta ezagupenak emanez.
  5. 5.Gure ikasleen konpetentzia maila atzerriko hizkuntzetan hobetzea, testuinguru erreal batean erabiliz.