2021-06-23

Beste urte batzuetan bezala, ekainean BATXILERgoko liburu erabilien azoka antolatuko dugu, erosi eta saltzeko. Azoka txikia sustatuz gero, ekonomia zirkularra bultzatzen dugu, eta, gainera, poltsikoa asko arintzen dugu. Salmenta egunak ondorengoak dira:

 

– Batxilergoko 1. maila: Ekainaren 28a astelehena 18:00-etan

– Batxilergoko 2. maila: Ekainaren 30a asteazkena 18:00-etan

 

Kanpoaldean eta teilatupean egin ahal izateko, segurtasun-distantziak bermatuz, PEÑAFLORIDAKO FRONTOIAN egingo da.

 

Iradokitako prezioa 10€ irakasgai oso bakoitzeko, nahiz eta liburu bat baino gehiago izan.
Ingeleseko liburuak EZ dute aktibatuta izango online plataformara sartzeko aukera. Ez dute balioko ondoren aukera hori aktibatzen ez baduzue eta argitaletxeari ez badiozue on line bidez ordaintzen. Ez da prozesu erraza, ezta merkea ere.
EZ da onartuko egindako ariketak agertzen dituen libururik.
ISBN kodea Honekin batera bidaltzen dizuegun liburuen zerrendan adierazten den ISBN kodea ez duen libururik ezingo da saldu, eta Institutuaren webgunean dago.

 

Usandizaga
telefonoa943 899490 | Fax: 943 899491
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
  • Europar Batasuna



    EUROPAR BATASUNA
    Europako Gizarte Funtsa
    “EGF zure etorkizunean inbertitzen du”

  • Peñaflorida
    telefonoa943 899488 | Fax: 943 899491
    helbidea
    Salaberria 8 - 20010 Donostia
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua