2019-01-09

 

Gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren jakintza zabaltzea da Jakiunderen zereginetako bat.

 

Hau dela eta, Jakiundek Jakin-mina jardueraren zortzigarren edizioa antolatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin.

 

Jakin-minak gazteen garapen intelektuala eta pertsonala du helburu, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programaren bitartez. Gazteen jakintza-eremua zabaldu nahi da, eta haien jakin-mina piztu, ezezaguna bilatzera anima daitezen bultzatuz.

 

Aurrekoetan bezala, gure institututik  DBH 4. mailako ikasleak badoaz eta hitzaldi-zikloa amaitu eta gero ziurtagiria emango zaie.

 

Honekin batera doakizue ikasturte honi dagozkion egitarauak  eta iazko argazkiak.

.

Usandizaga
telefonoa943 899490 | Fax: 943 899491
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
  • Europar Batasuna



    EUROPAR BATASUNA
    Europako Gizarte Funtsa
    “EGF zure etorkizunean inbertitzen du”

  • Peñaflorida
    telefonoa943 899488 | Fax: 943 899491
    helbidea
    Salaberria 8 - 20010 Donostia
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua