Usandizagako Diseinu Zikloan diseinatzen ikasi

aukera inteligentia

Ikasi diseinatzen Usandizaga ikastetxean

Kartel txapuzero mota hauek topatu nahi ez badituzu, zatoz gu ezagutzera eta ikasi pulamentuz diseinatzen.

Usandizagako Publizitate Grafikoko Goi Mailako Heziketa Zikloan 15 urte baino gehiago daramagu diseinuko profesionalak prestatzen. Lortu lan aukerez betetako eremu grafiko hau egin ahal izateko beharrezkoak diren gaitasunak eta tresnak.

Pentsatzen duzun bitartean, mundua aldatu nahi duten ikasleek klasean egindako diseinu eta komunikazio proiektuei begirada bat eman diezaiekezu.

Adimen artifiziala da iraultza berria. Gu gizakiak izanik, sormen-industriari nola eragingo dion aurreikustea zaila bada ere, jakina da hainbat lan-arlo asko ordezkatuko dituela. Diseinu grafikoa, publizitate-grafikoa eta hauen irakaskuntza ez dira hortik kanpo geratuko. Paradigma berri horiekin nola hezi eta ikasi berriz pentsatu beharko dugu.

Hau ez da aldaketa teknologikoa, aldaketa kulturala baizik.

Oraingoz, irakasle gizatiarrak izaten jarraitzen dugu, eta honek abantaila ematen digu, hala nola, ikasle bakoitzaren beharrizan indibidualei modu pertsonalizatuan eta egokituan erantzun ahal izatea, pentsamendu kritikoa sustatzea eta problemak modu sortzailean ebaztea. Begietara begiratu eta elkarrekin barre egitea.

Izan ere, nahiz eta adimen artifiziala oso erabilgarria den diseinu grafikoaren ikaskuntzaren zenbait alderditan, ikasleak gidatzeko eta laguntzeko irakasleak presente izatea biziagoa da. Enpatia, irizpidea eta jarrera.

Eta, gainera, 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen erreferentziazko ikastetxe publiko batean bada, kriston designerra bihurtuko zara!