Koldo Almandoz zinemagileari elkarrizketa

Txikitan cinexin proiektorea oparitu ziguten. Orduak ematen genituen ardatzari eraginez. Cinexin hura puskatu zen, baina haren argiak eta ardatzari eragiteko gogoak oraindik dirau gure begietan. Argi izpiekin jolasean dabilen sortzailea dator gaurkoan gure web orrira. Zinexinaren haurra galdu ez duen tipo horietakoa.

Gaurkoan hamabi galdera Koldo Almandozi, zinemagile, musikari eta Thebaldeko zuzendariari.

hasiera zehazterik balego, noiz hasi zinen zine munduan? nola izan da zure bidea zinezale-zinegile moduan?

Zaila da definitzea noiz hasi nintzen. Haur bat nintzenean eta osabak bideratuta, argazkilaritzarekin hasi nintzen eta nik uste gero, denbora pasa ahala, argazki horiek mugimenduan jartzeko desafioak erakarri ninduen.

1

 

Film laburrak eta dokumentalak zuzendu dituzu. Zein da zure esperientzia alor hauetan?

Ez nuke jakingo esperientzia neurtzen. Nik nire bidea egin dut eta azken 20 urteotan alor horretan lanean jardun naiz. Denetarik egin dut. Fikziozko lanak, dokumentalak, enkarguzko lanak ere bai. Publizitatea. Pieza txikiagoak. Suposatzen dut musikari batek musika jotzeko beharra sentitzen duen moduan sentitzen dudala nik pelikulatxoak egitekoa. Atzera begiratuaz konturatzen naiz ibilbide propio moduko bat egin dudala. Zine konbentzionalaren jarraitzaileentzat experimentalegia dena…eta zine experimental zaleentzat konbentzionalegia. Lerro fin eta definitzeko zaila den horretan. Nik ordea, nire proiektu propioa denean, une oro nahi dudana egiten dut. Aske lan egin dut beti eta ezin naiz kexatu edo negar egin. Zorte handia izan dut.

 

 

Koldo Almandoz: Deus et Machina

 

 

esaiguzu Koldo, nondik dator the balde? euskaraz eta ingeleraz!?

Napartheid fanzinea egiten genuen batzuk pentsatu genuen, hura desagertu zenean, jarraitu nahi genuela zerbait egiten. Bakoitzak interes ezberdinak zituen: arte ederrak, diseinua, zinema, kazetaritza, eta beno, guztiona batera jarrita sortu zen the balde. Euskaraz gure hizkuntza eta bertako hizkuntza delako eta ingelesez, helburua munduko edozein bazterretara iristea delako.

2

 

hasieratik hona, nola ikusten dezu the balderen garapena?

Nik uste den aldizkaria izanda, garrantzitsuena garaiekin bat aldatzen doan aldizkaria dela. Hau da, gauza berriak sortzen diren heinean, guk ere horietara moldatu behar izaten dugu. Garapen horretan garrantzitsuena zera da, beti gabiltzala gauza berriak ikasten.

3

 

the balderen alde eder bat elkarlanarena da; nola da kolaborazio prozesua? Zein izan dira kolaborazio bitxienak?

Fanzine izpirituari jarraitu nahi genion. Guk beste hainbat jenderekin kolaboratzen dugun moduan, gustatzen zaigu jendeak gurekin kolaboratzea. Lehen aipatutako ikasketa prozesuarekin bat dator; ezin dugu pentsatu guk dena dakigunik edo toki guztietara iristen garenik. Eta kanpotik kolaborazioak bidaltzen dizkigutenek errealitate berriak erakusten dizkigute. Horrek egiten du gure lana interesgarria izatea… beti zerbait berria deskubritzen aritzea. Zaila da kolaborazio bitxienak zehaztea, asko izan direlako azken 11 urteotan.

4

 

74 the balde, ez al dira asko horrelako aldizkari batentzat?

Bai. Asko dira. Gu jaio ginen garaietatik estatu maila pare bat soilik irauten dute. Kontua da, guretzat ez dela inoiz negozio egiteko tresna. Zerbait gehiago izan da. Guretzat arriskurik handiena estankatzea da. Gure burua errepikatzea, baina lehen esan bezala, aldizkaria kolaborazioetara irekia izanik, beti topatzen dugu berrikuntzik.

5

 

aldizkari bat paperean garai digitalean; vintage, fetitxista, karroza?

Hiru gauzak ziurrenik. Baina gu paper formatu zaleak gara. Liburuak eta objektuak gustatzen zaizkigu. Ukitu daitezkeenak, haragia eta gorputza dutenak. Belaunaldi kontua izango da, baina guri liburuak, komikiak, diskoak eta abar eskuetan izatea gustatzen zaigu. Zein paperekin inprimatu diren ikustea, zein inprimaketa teknikarekin,…eta abar. The balde gainera atenporal samarar da. Hartu duela 10 urteko aldizkari bat eta bertako gaien gehiengoa interesa izango du oraindik. Ez da albiste edo tendentzia aldizkaria eta behin eta berriro berrezkuratu daitezke apaletatik.

6

 

zein zenbaki gogoratzen dezu zirrara bereziarekin?

Azken aldian ari gara zenbaki monografikoei apur bat kantxa gehiago ematen. Iaz mambo Pekin egin genuen Judas Arrietarekin batera eta niretzat pertsonalki oso bizipen interesgarria izan zen hura.

7

 

the balden aholkatzen dezuten moduan, zein web orri eta zein filma apuntatuko zenieke diseinu ikasleei?

Broma dirudi baina ez da. Elhuyar hiztegiarena edo beste edozein hiztegi. Guk gure buruan ikusten dugun gabezia da eta ondorengo belaunaldietan areagotzen dena. Irudiaren gizartean bizi gara geroz eta gehiago eta hitzena galtzen ari gara. Ez dakigu idazten eta okerragoa dena, hiztegia galtzen ari gara, ez dakigu gauzak izendatzen… dena bihurtzen da ¨gauza¨ arbolak arbol dira eta ez lizar, haritz, pago…. eta horrek ez badirudi ere, eragiten dio Irudiaren munduari… badakit nahiko gomendio zaharrunoa dirudiela, baina nire ustez garrantzitsua da hizkuntza delako komunikazio tresna nagusia. Filma. Ezinezkoa da bat aukeratzea, baina aholkatuko nizueke zine hastapenetako film batzuei erreparatzea, Metropolis Fritz Lang, edo Jean Vigorenak edo Dziga Vertov-enak. Jabetuko zarete duela 100 urte bazela jendea gauza benetan liluragarriak eta esperimentalak egiten.

8

 

Zure bila ibili gera sare sozialetan eta ez zaitugu aurkitu. Nolatan?

Tresna gisa interesgarria eta baliagarria dela iruditzen bazait ere, ez naizelako sare sozial zalea. Narzisismo eta nitasunaren erreinu badirelako. Nire sare sozialen aurkako txapa sartu nezake hemen baina ez dut egingo. Azken finean bakoitzak nahi duen erabakia hartzen du eta nirea ez egotea da.

10

 

ezinbesteko galderak musikazale eta zinezale batentzat: zein musika entzuten dezu aspaldian? zein pelikula gomendatzen diguzu?

Esan duzuen moduan carroza bat nahiz. Niri garage doinuak rokanrolla, punk-rock-a eta batez ere zuzenean energia duen musika gustatzen zait. Geroz eta gutxiago entzuten dut etxean, baina geroz eta kontzertu txiki gehiagotara joaten naiz. Zentzu horretan, Donostian azken urteetan loraldia bizi dugu. Sekulako kontzertuak daude ia astero garito txikietan.

photo of the The Mummies

 

etorkizunari begira, zein proiektu dezu eskuartean?

Ba film labur eta dokumental batekin nabil. Baina gauza bat dela edo bestea… atzeratu eta atzeratu egiten zait.

12