Sastraka: ilustrazioaren ikuspegi feminista

Sastraka: Jone Bengoa, akuarela eta kontzientziak pizteko gogoak

Diseinu, arte, argazkilaritza, ilustrazioa eta beste hainbat sormen alor gizarte eraldaketarako ezinbesteko tresna dira. Hezkuntza proiektu ororen helburu nagusia, bizitzari aurre egiteko jarrera duten  pertsona autoaske eta kritikoak bultzatzea ere bada. Gizarte hobeago bat eraikitzen lagunduko duten eragile sortzaileak.
Elkarrizketa hau, testuinguru horretan koka daiteke. Sormen prozesu, marrazteko trebezi edo ilustrazio teknikak erakusteko baino, kontzientziak margotu eta mugitzeko pintzel more bat ere bada hau. 

Hasteko eta ezagutzen ez zaituenarentzat, nor da eta nolakoa Jone Bengoa?

23 urteko emakume kaotiko baina langilea naiz, pixkat insegurua, umore bereziduna eta hitz jokoak gustatzen zaizkiona eta noski, ilustrazioa eta sorkutza pasio dituena. Eibartarra naiz, Industria Diseinu eta Prduktu Garapenean Ingeniaritzan graduatua eta kurtsoko lehen seihilekoa bertan irakasle lanetan ibilia. Oraintxe bertan tartetxo «sabatiko» batean aurkitzen naiz. Duela 4 urte baino gehiagotik Eibarko Nalua talde feministan militantu dut eta marraztea izan da beti nire terapia. Nire lanak SASTRAKA izenpean sinatzen ditut. 

libre sangrado, akuarela ilustrazioa, sastraka
libre sangrado, akuarela ilustrazioa, sastraka

 

 

noiz hasi zen zure marrazteko bokazioa? eta orduztik nola izan da zure marrazteko lanaren garapena?

Betidanik izan da nire hobbi gustokoena eta erdi profesionalki marraztea kasualiatez etorri zait nolabait. Esan daiteke sare sozialen boom-arekin ilustrazioak daukan transmizio boterea ezagutu ahal izan dudala, horrek dakarren nolabaiteko «engantxe»-arekin. Noski, horri esker lanak eta salmentak lortu ahal izan ditut.

En (de)construcción, akuarela eta collage ilustrazioa, sastraka

 

 

Zure marrazkietan, emakumeen presentzi nabarmena da, ikuspuntu feminista markatu batekin gainera… zer dela eta gai hori?

Beti izan naiz feminista, oso txikitatik kexatu naiz emakumeei ematen zaigun rol-az, ez naiz oso heteronormatiboa izan… Eta nire ilustrazioak elkarbanatzen hasi nintzen momentua, Nalua talde feminista sortzearekin batera gertatu zen. Denboraldi hortan feminismo hitzak beldurra ematen zuen oraindik, informazio gutxi zegoen eta militantzia askoz gutxiago. Horregaitik mazu konkretu batzuk zabaltzearen premia ikusi nuen eta borroka honen barruan nire zatitxoa egitea. Hortaz aparte, emakumearen irudia emakumeon ikuspuntutik plasmatzea oso garrantzitsua ikusten dut, idealizazio, normalizazioak eta genero rol inposatuak apurtzeko.

 

Zein ekarpen usten dezu egin diezaiokela ilustrazioak gizarteari?

Aro hiperinformatu honetan, irudiak etengabe kontsumitzen ditugu, eta inoiz baino gehiago «irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du». Errazago ikusten da, errazago ulertzen da, eta gehienbat errazago zabaltzen da. Edozein borroka edo erreebindikazioren arma garrantzitsua bihurtu da, sare sozialek duten pisuagaitik gehienbat. Eta bai, kontzientziak pizteko oso ongi funtzionatzen du.

 

akuarelarekin lan egiten dezu… horren inguruan zerbait kontatzerik? bestelako teknikak?

10 urte inguru nituenean, kartel lehiaketa bat irabazeagaitik akuarela profesionak kaxatxo bat eman zidaten sari moduan. Hordurarte, nire buruan akuarelak haur-eskolan erabiltzen genituen horiek ziren, kalitate txarrekoak, gaizki margotzen zutenak… Baina kutxatxo horrekin maitemindu ninduen teknika honek. Oraindik probatu ez baduzue, esatea dago asko erlaxatzen duen teknika dela, hipnotizagarria. Joko bat da eta urak jartzen ditu arauak.

Biluztu, akuarela ilustrazioa, sastraka
Biluztu, akuarela ilustrazioa, sastraka

 

 

zein izan ohi da zure marrazkiak egitearen prozesua?

Esan bezala, oso kaotikoa naiz eta ez daukat prozesu markatu bat. Batzuetan ideia edo kontzeptu bat daukat buruan eta plasmatzeari ekiten diot, beharrezkoa bada lehenago erreferentziatzat irudiak bilatuz. Bestetan alderantziz izaten da: erretratu bat margotzen hasten naiz adibidez, eta kontzeptua edo transmitutu nahi dudana prozesuaren erdian agertzen da. Orain arte denbora gutxi izan dut irudiak egiteko, eta oso azkar marrazten/margotzen ikasi dut. Ez dut ia inoiz bozetorik egiten.

Gaurko bigarren erretratua, akuarela ilustrazioa, sastraka
Gaurko bigarren erretratua, akuarela ilustrazioa, sastraka

 

 

zerk inspiratzen zaitu?

Ez nuke jakingo esaten, ezerk eta guztiak aldi berean.

hambre, Carolina Corvilloren Hambre de Pájaro libururako ilustrazioa, sastraka
hambre, Carolina Corvilloren Hambre de Pájaro libururako ilustrazioa, sastraka

 

 

noiz ikusten dezu lan bat bukatua dagoela?

Lotara, bazkaltzera edo kalera joan behar dudanean gehienetan (ez da broma). Denbora bat eman behar izaten diot marrazkiari ikutu gabe, eta perspektibaz ikusi. 

Arnastu ilustrazioa, Sastraka

 

 

erreferentziazko marrazkilari edo ilustratzaileren bat esaterik?

Bff bakarra oso zaila da… Hemen zerrenda bat: Agnes Cecile, Paula Bonet, Flavita Banana, Conrad Roset, Cecile Dormeau, Marlene Juliane, Coaner, Javier Royo…

Y que pique, iakuarela ilustrazioa, sastraka
Y que pique, akuarela ilustrazioa, sastraka

 

 

nola irudikatzen dezu zure etorkizuna?

Ez daukat oso argi, baina marrazten, margotzen eta sortzen jarraituko dut.

BURUJABE, akuarela ilustrazioa, sastraka
BURUJABE, akuarela ilustrazioa, sastraka

 

zein proiektu daukazu eskuartean?

Proiektu konkretu bezala haurrentzako ipuin bat ilustratzen ari naiz, baita beste proiektu pertsonal batzuetan ere (ez dakit azken hauei proiektu deitzerik dagoen). Hortaz aparte eskuz eta pigmentu eta osagai naturalekin eginiko akuarela margoak egiten ari naiz, hau ere proiektu pertsonala.

La primavera las hormonas altera, sastraka
La primavera las hormonas altera, sastraka

 

 

marraztea eta diseinatzea gustoko duten ikasleei zer esango zenieke?

Lan asko eskatzen duen mundua dela, baina baita poz asko ematen dituena ere. Irudigile eta diseinatzaileek eginiko lanak etengabe kuxkuxeatzea garrantzitsua da, asko ikasten delako. Teknika, gai eta material ezberdinekin esperimentatu eta ez izan beldurrik ideiak plasmatzeko. Sortutako edozer da baliagarria.  

nork bere burua margo-dezala, akuarela ilustrazioa, sastraka