ERASMUS +

Zer da Erasmus+

Erasmus+ Europar Batasunak sustatutako programa bat da. Programa honen helburu nagusiak ikasleen mugikortasuna bultzatzea, beste bi hizkuntza menperatzea, europar nortasuna aniztasunaren barruan sustatzea eta kalitatezko hezkuntza bermatzea dira. Proiektu guztiek hurrengo lehentasunak dituzte: eraldaketa digitala, aniztasunaren trataera, ingurugiroaren zaintza eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka.

 

2023ko urritik 2025eko apirila bitartean, KA122 proiektua garatuko dugu, ikasleen mugikortasuna bultzatzeko epe motzeko proiektua, alegia. Aipatutako helburuak lortzeko, beste hiru europar herrialdeekin lan egingo dugu: Italia, Frantzia eta Eslovenia. Herrialde bakoitzak proiektu bat garatuko du Erasmus+ek markatutako helburuetan lan egiteko. UPAko proiektuak Slow in a Hurry izena du. Proiektuaren bidez ehungintzak duen eragina landuko dugu. Ekintza birtual batzuk burutuko ditugu eta hiru mugikortasun antolatuko ditugu aipatutako hiru herrialdieetara. Gure asmoa ikastetxe osoko komunitatearengana iristea da eta maila batzuetan partehartze aktiboa izatea.

 

 

Proiektuaren helburuak

  1. 1.Eragina ingurumenean: oihal industriatik egiten dugun gehiegizko erabilerari buruzko kontzientzia izatea
  2. 2.Oihal industriaren giza inpaktua: ekoizpena eta giza Kontsumo sustengarria
  3. 3.Ikastetxea nazioarte mailan integratzea, gure europar identitatearen kontzientzia hartuz.
  4. 4.Teknologia berrien erabilera arduratsua, ikasleei beharrezkoak dituzten tresnak eta ezagupenak emanez.
  5. 5.Gure ikasleen konpetentzia maila atzerriko hizkuntzetan hobetzea, testuinguru erreal batean erabiliz.

 

 

 

 

 

 

Usandizaga
telefonoa943 899490 | Fax: 943 899491
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
  • Europar Batasuna



    EUROPAR BATASUNA
    Europako Gizarte Funtsa
    “EGF zure etorkizunean inbertitzen du”

  • Peñaflorida
    telefonoa943 899488 | Fax: 943 899491
    helbidea
    Salaberria 8 - 20010 Donostia
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua