Hasiera » Zerbitzuak

 

JANGELA ZERBITZUA

            Jangelan dauzkagun bazkaltiarren kopurua kontuan harturik, 500 ikasle inguru, gure zerbitzu hori bi txandatan antolatu ohi dugu, lehenak 13:05-13:40 bitartean bazkaltzen du astelehen, astearte eta ostegunetan, eta bigarren txandak 14:00-14:30 bitartean egun horiexetan. Asteazken eta ostiraletan txanda bakarra egon ohi da, goizeko klaseak amaitutakoan bazkaltzen duena, alegia.

            Egunero eskaintzen den bazkariaren plater bat ere prestatzeko sukalderik ez daukagu. AUSOLAN enpresak janaria termo edo erretiluetan ekartzen digu eta guk mahai beroetan gordetzen dugu zerbitzatu arte. Ematen diguten janaria ezin dezakegu ezertan ere alda, beraz janari hori ez da eta ezin daiteke inoiz etxekoa edo jatetxe batekoa bezalakoa izan.

            Ikasleek eskola jangela erabiltzeko gutxieneko ohiturak eta arauak jadanik bereganatuta dauzkatela ziurtzat jotzen dugu. Hori dela-eta, jangelan egoki izaten, portatzen eta jaten dakitela, alegia, ongi hezitako modu txukun eta adeitsuaz jokatzen dutela, hain zuzen ere. Gauzak argi egon daitezen, jangelan gorde beharreko arauak ikasturte hasieran ikasleei emango zaien eskola agendan agerian izango dituzte. Beharrezkoak diren ohiturei eta emandako arauei ez eustea, jangela erabiltzeko eskubidea galtzeko nahikoa izan daiteke.

            Ikasturte osoan jangelak daukan kostea zortzi kuota berdinetan banatuko da, hilero ordaindu beharrekoak, urria eta maiatza bitartean, biak barne. Kuota hauek hilabete bakoitzaren hasieran helbideratuko dira, 1a eta 5aren artean, gutxi gora-behera. Arren eskatzen dugu itzultzeak ekiditeko nahikoa den dirua kontu korrontean izatea. Itzultzeek gastuak sortzen dituzte eta gastu horiek dagozkion familiari gehituko zaizkio.

Arduraduna:

César Abad:   jangela@upainstitutua.org

Ausolan-ek gure lana zoriondu du

MENUAK: 

ausolagE    

MENUGIDA

 Portaera jangelan

 

 

 

Institutuan zerbitzu psikologikoa dago, irakasleei, gurasoei eta irakasleei zuzenduta. Nerabezaroan azaltzen diren hainbat arazori aurre egiten die, adibidez:

  • Errendimendu akademiko baxua: ikasteko zailtasunak edo kognitiboak
  • Portaera arazoak, institutuan edo familian
  • Arazo familiarrak (familia desegituratuak, zailtasun sozio-ekonomikoak...)
  • Sindrome bereziak (hiperaktibitatea, arretarik eza, depresio nahasketak, antsietatea, nortasun nahasketak...)
  • Drogamenpekotasuna (alkohol kontsumoa eta beste drogak...)
  • "Nerabe krisiak" sortutako arazo zehatza: familia arteko gatazkak, taldean integratzeko zailtasunak, autoestimua baxua, ikasketarekiko motibazio eza, etb.
  • Lagun arteko erasoak (beldurra eragitea, isolatzea...)
  • Teknologia berriekin zerikusi duten gehiegikeriak
  • ...

Era berean, zerbitzu honen helburua prebentzioa da. Zentzu honetan, seme-alaben heziketa prozesuan guraso eta hezitzaileei aholkuak eskaintzen dizkie, normala baita nerabezaroan zailtasunak, zalantzak... sortzea.

Zerbitzu honek AMPA Sustapenetik %50eko diru laguntza jasotzen du.

Zerbitzu Psikologikoa ikasle, guraso eta irakasleen eskura dago, eskola ordutegietan eta hitzordua hartu eta gero.

PEÑAFLORIDA ERAIKINA (DBH):

-Arduraduna: Juan Carlos Alonso - Psikologoa

-Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00etik 12:45era

-Hitzordua eskatzeko telefonoa: 943 45 70 00

 

USANDIZAGA ERAIKINA (BATXILERGOA):

-Arduraduna: Toño Falque - Psikologoa

-Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etik 12:00era

-Hitzordua eskatzeko telefonoa: 943 45 09 79

LITERATURA

      revista de libros   

          

EL QUIJOTE: el_quijote_logo

01 laIslaDelTesoro Isla-audio LUCANOR  rimas     Tenorio bernarda  

          

GRAMATIKA:

 

Modelos de conjugación verbal Principales novedades de la última edición de la Ortografía de la lengua española (2010)

HIZTEGIAK-DICCIONARIOS-DICTIONARIES-DICTIONNAIRES:

    

rae              DIRAE                
 
         

                

 LIBURUTEGIAK

                                    

                     

                                                200-urte1813-1864: Donostia 1813 aurretik eta ostean