Alemaniako ikasleak gure Ikastetxean

Martxoaren 24tik 28ra bitartean Braunschweigeko Ricarda Huch Schuleko ikasleak gure institutuan izan ziren alemana ematen duten ikasleak ezagutzeko eta bi hizkuntzen ezagutza areagotzeko. Horretaz gain, ikasleak bi kultura hauetara hurbiltzea izan da helburua.

“Ikasle alemanak etorri ziren lehenengo egunean Usandizaga-Peñaflorida institutura, bertan elkar ezagutu genuen eta jolas batzuk egin ondoren hiria ezagutzera eraman genituen. Astean zehar proiektu bat egiten aritu ginen, gure kultura eta tradizioak partekatuz. Arratsaldean elkarrekin denbora pasatzen genuen eta hobeto ezagutu genuen elkar. Esperientzia hunkigarria izan da eta gustatuko litzaiguke horrelakoren bat berriz bizitzea”, Anne, Gisselle, Aixa, Koldo eta Jaime ( Alemaneko ikasleak).

Compartir entrada

Relacionado

IMG_6949

DBH1 mailako ikasleak 1 hiruhilabetean Istoriaurreko proiektuan murgilduta egon dira.

IMG_6961

 EPAS (European Parliament Ambassador School)  Infopoint-a gure komunitatean 

IMG_20251203_123702

Europako Parlamentuak Euskadin dituen Sei Enbaxadore Eskolak Bilbon bildu dira abenduaren 3an Europan euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko