DISEINU GRAFIKO GLOSARIOA

Diseinu Grafiko, tipografia, inprenta eta sareko hitzak euskarazko glosarioan

Gure ingurunean, elebitan edo modu eleanitzean diseinatzen dugu, eta lan harremanak ere hala eraikitzen ditugu. Baina Diseinuaren lan eremuko euskarazko hiztegia labur geratzen zaigu askotan, eta sareak mundua gerturatu digunetik gero eta anglizismo gehiago erabiltzeko joera dugu.
Nola esaten da sangrado euskaraz? Nola itzuliko nuke tracking?
Glosario honek Diseinu Grafiko arloko hitz ilunak argitaratzen ditu, egunerokoan erabil ditzagun.
Inguruko profesional eta adituen aholku eta aldaketetara irekia dagoen tresna izan nahi du, beraz, ekarpenen guztiak ongi etorriak dira.
Sarrera honen bukaeran 
Euskarazko Diseinu Grafiko Glosarioa jaitsi ahal izango dezu.

Diseinu Grafiko euskarazko Glosarioa Usandizaga

Glosarioa: hitz ilunak elkartzen diren lekua

Hizkuntza pentsamenduaren irudikapen kulturala da. Horregatik, izendatzen ez dakiguna gureganatzea zaila da eta aipatzen ez duguna kolektiboki kontuan hartzea are zailagoa. Hitzak falta ditugunean, sormen prozesuak eta eraldaketa kulturalak barnehutsez eta isilunez emango dira.

  1. Glossa hitzak “hitz iluna” esan nahi du latinezko jatorrian. Euskaraz “glosa” esan dezakegu.
  2. -tegi euskal atzizkiak berriz, “lekua” edo “multzoa” adierazten du.
    Honela, glosak -tegi bidaidetzat duenean, Glosario hitza “hitz ilun multzoa” edo “hitz ilunak elkartzen diren lekua” izango da.
  3. Designare hitzak “izendatu” edo “aukeratu” esan nahi du latinezko jatorrian. Euskaraz diseinatu esan dezakegu.
  4. Graphikós hitzak “idatzi” edo “marraztu” esan nahi du greko jatorrian. Euskaraz grafiko esan dezakegu.
Euskarazko Diseinu Grafiko Fanzine Glosarioa grafikagintza Usandizaga Diseño Tipografia

Diseinu Grafikoa Euskaraz

Diseinatzaile Grafikoen egitekoa zeinuak aukeratu, idatzi, egituratu eta antolatzean datza. Edukia edo mezua gizarteari argitu, esanahi berriak eta sentsazioak iradokitzeko helburuarekin. Guk, euskaraz bai, baita elebitan edo modu eleanitzean diseinatu eta lan egiten dugu, baina anglizismoz beteriko harremanak eraikitzen ditugu, eta informazio iturriak erdaldunak dira orohar. Diseinu arloan euskara itsumanduka dabil, euskarazko hiztegi teknikoa ez dugu ezagutzen, glosa edo hitz ilun gehiegi dago ezkutuko lekuren batean.

Itzalgune hauek argitzeko asmoz, diseinua ikasten, irakasten eta lanbidetzat dugun zenbait diseinatzaile elkartu eta fanzine hau argitaratu dugu diseinu grafiko arloko oinarrizko glosario batekin: hitz ilunak bildu, argitu, egituratu eta grafikoki bateratu. Bilduma hau gaika sailkatua dago orrialdetan, eta bakoitzeko hitzak alfabetikoki antolatuta, euskara, gaztelania eta ingelesez ematen dira.

Hizkuntza bizia izan dadin, egunerokoa eta eguneratua izan behar du. Argi dugu, hemen asko eta oso ondo diseinatzen baita!

Euskarazko Diseinu Grafiko glosategia prestatzen taldean, Alaiondoko Ohiana eta Nerearekin batera

Alaiondorekin elkarlana

2018 urteko urriaren haseran Alai-Ondo Estudiotik mezua jaso genuen, Ohiana Kalparsoro eta Nerea Ansa, Aranoko Euskaraldiko dinamizazio taldean murgilduta, diseinu munduari ekarpen bat egiteko grinarekin zetozen: Diseinu Grafikoaren euskarazko glosarioa eratzea. Luzerako doan proiektu honetan elkarlan proposamenarekin zetozen.

Euskarazko glosarioaren ideia honek Usandizagako diseinu irakasleon aspaldiko grina batekin bat egiten zuen. Eta ideia on bakarra gauzatzen dena denez, pizgarri bikaina izan zen mezu hau hain beharrezko ikusten genuen glosarioa  martxan jartzeko. Aurrera elkarlana!

Zergatik Diseinua?
Gure arloa delako. Komunikazio garaikidearen erro nagusietako bat bihurtu delako. Bertan euskarak hutsune bat duelako.
Zergaitik Glosarioa?
Diseinu Grafikoaren ikasle eta profesional jardueran, euskarazko hiztegia labur geratzen zaigulako. Hitz tekniko zehatzak bltzen zituen gune bat behar genelako. Euskaraz glosarioa da, ez glosategia.
Zergaitik Euskaraz?
Gure eguneroko jardueran modu naturalean erabitzen degun hizkuntza delako. Gizarte heleanitzan bizi geralako. Euskara hizkuntza bizia izan dadin, egokitua eta eguneratua izan behar duelako.
Zergaitik Fanzinea?
Gertuko formatua degulako. Egiteko erraza, merkea eta garaikidetu den formato herrikoia delako.
Previous
Next

Diseinu Grafikoa eta Euskaraldia 

2018ko Azaroaren 26an, Euskaraldia bete betean zegoelarik eman genion hasiera proiektuari. Ohiana eta Nerea Alai-Ondoko kideak guregana etorri ziren astelehenean goizeko 8,00etan eta Glosari goxo batekin ekin genion erronkari CmdZ izena jarri berria zuen 1. mailako taldeak.

Guk ere 11 egun euskaraz egin nahi genituen, glosarioaren helburua 11.111 egun izan daitezen.

Gure webgune bera, osorik euskaraz izan nahiko genuke, baina ez degu horretarako laguntza handirik jasotzen, beraz bagoaz piskanaka euskaratzen. Glosario honekin euskarazko diseinuari gure ekarpena egiten diogu.

Euskarazko Diseinu Grafiko Fanzine glosarioa lehen orria Usandizaga

Glosarioa Fanzine bat diseinatzearen prozesua

Lehen urrats moduan, Diseinu Grafikoaren gai oinarrizkoekin fanzine liburuska sortu eta gure inguruan diseinuarekin lotutako hezkuntza eta lan arloan zabaltzea erabaki genuen, aurrerago beste hedapen batekin eta erabilgarriagoa den online tresna baten lehen pausoa izan zitekeena.

Hiru astetan, itzulpen lanetan, fanzinearen grafika sortzen eta maketaren bilaketetan jardun ginen aldi berean, talde lanean. Banakako lana amankomunean jarri, taldean erabakiak hartu, sarean lan egin, fanzineak eta liburuak ikusi, InDesignen maketatu, hiztegi eta glosarioetan galdu: “Ahokaleku“, “Koskatze“, “Spread or paper sheet?”…

Lan mardula izan da, baina emaitza eta ikaskuntza benetan ederra.

Euskarazko Diseinu Grafiko Fanzine Glosarioa tipografia Usandizaga Diseño

FANZINEAREN DATU ZEHATZAK

20 orrialde grapatuak DIN A5 neurria PDF formatua.
ATALAK

  • Tipografia: Tipografia anatomia, Oinarrizko Tipografia, Hitza eta paragrafoa, Tipografia konposaketa
  • Ikus Identitatea
  • Grafikagintza: Arte grafikak, Produktu grafikoak
  • Sarea: Web diseinua, Sare Sozialak
Euskarazko Diseinu Grafiko Fanzine Glosarioa grafikagintza Usandizaga Diseño Sarea
Euskarazko Diseinu Grafiko Fanzine Glosategia tipografia Usandizaga Diseño

ERABILITAKO ERREFERENTZIAK 

HIZTEGI OROKORRAK

TERMINOLOGIA ZEHATZEKO HIZTEGIAK

Glosarioa ugari bisitatu ditugu aste hauetan, horien artean HUHEZIk Komunikazioaren gainean egindakoa azpimarratu  nahiko genuke.

Euskarazko Diseinu Grafiko Fanzine Glosarioa grafikagintza Usandizaga Diseño

Itzulpena, diseinu eta maketazioa:

Alaiondo Estudioarekin elkarlanean. alaiondo.com

Cmd Z
  • Koordinazioa: Itziar Aranburu
  • Azala: Ekaitz Tejedor
  • Sarrera eta aurkibidea: Nerea Aginako
  • Tipografia anatomia: Paula Dávila eta Ane Otxotorena
  • Tipografia orokorra: Maddalen Alberdi
  • Hitza eta parrafoa: Rodrigo Soria
  • Tipografia Konposaketa: Ania Amilibia
  • Ikus identitatea: Uxue Lopez
  • Arte grafikak: Maitane Aguado eta Safia Samadi
  • Produktu grafikoak: Pablo Aldazabal
  • Web diseinua: Uxue Agirre eta Ibai Jauregi
  • Sare Sozialak: Nikky Sahonero
  • Erreferentziak: Iñaki Urruzola
  • Kontra-azala: Vanesa Varas
Euskarazko Diseinu Grafiko Fanzine Glosarioa grafikagintza Usandizaga Diseño kontrazala