MARKA kudeaketa edo BRANDING-A

ZERTAN DATZA PROZESUA

Marka kudeatzea edo branding-a egitea, etengabe eraikitzen ari den prozesua da. Marka bakoitzak balore eta xede batzuk ditu ardatzean. Hauekin batera beste gauza askok osatzen dute marka, hala nola, era askotako publikoekin dituen harremanek, esperientziek eta komunikazioek. Nola ikusten eta bizitzen dugu marka bakoitza?

Edukiak

1. Marka kudeaketa logotipoa baino askoz ere gehiago

Balore nagusien inguruan, markaren alderdi bisualenak sortuko dira eta komunikazioa kudeatuko da: izena, logotipo eta ezarpen grafikoak, mezu idatziak, grafismo eta komunikazio bitartekoak. Baina beti oinarrizko baloreekin koherentzia izan beharko dute barne-antolaketa, metodologiak, harremanak eta elkarlanak; marka proposamena adierazgarria, egiazkoa eta fidagarria izan dadin.

Markak sortu, berreraiki eta diseinatzea, logotipoa eta publizitatea egitea baino askoz gehiago da; kulturak eraldatzeko gaitasuna duen bitartekoa da.
Errealitate baten sorkuntza holistikoa da. Egiazkoa eta adierazgarria behar duena.
Marka egitea gure esanahia eta izatea gestionatzea da, komunitate izaera indartzeko.

 

2. Markaren kudeaketarako hiru pausoak

Marka eraikitzeko prozesuan hiru pauso nagusi daude:

1. Markaren pertsonalitatea. Estrategia eta balioak

2. Markaren sorkuntza. Diseinua

3. Marka bizi, komunikatu. Komunitatea

1 Markaren pertsonalitatea. Estrategia eta balioak

Markaren pertsonalitatea eta estrategia zentratzeko, iradoki beharreko baloreak izango dira kontuan.

 

Posizionamendua. Zerk egiten duen berezi.

Besteekiko erlazio eta posizio bat aktibatuko da.
Helburua, Langileriaren eta kanpoko pertsonen buruan harrera edo leku bat lortzea da.

Ardatza. Balore nagusia, bere DNA, esentzia.

Kontzeptu gakoa da. Nolakoak garen, eta batez ere, jarduna zergatik eta zertarako egiten dugun adierazten duena.

Pertsonalitatea. Beste baloreak, tonua, estiloa.

Zer garen, zer izan nahi dugun eta zer izan gaitezkeen erantzuten duen hitz multzoa.

Proposamena

Claim edo lelo moduan laburbilduta adieraziko da.
Erantzukizuna hartzeko balio duen mezua izango da.
Leloa taldean elkarrekin sortzea komeni da.

2 Markaren sorkuntza. Diseinua

Hau izebergaren punta da. Ikusgarria den alderdia, azpian ikusgarri ez badira ere, aurretik aipatutako estrategia eta baloreak daude.

 

Ikus identitate sistema.

Sistema grafiko bisuala da: logotipo, isotipo, tipografia, kolorea eta sistema grafiko osoa.
Diseinuak identitatea isladatuko beharko du (ez da zerbait polita egitea soilik). 

Narrazioa, Story -telling deritzaiona.

Irudi, testu eta ekintza bidez eraiki eta adieraziko den kontakizuna da.
Sormenarekin antolatu eta espresatutako da, erakargarri izateko. 
Eskainitako produktua eta zerbitzua narrazioaren arabera egokituko da.

Zerbitzuak egokitu

Zerbitzuak baloreen arabera errebisatuko dira.
Esperientzia da publiko desberdinei izaera helarazteko modua.

Antolaketa egokitu

Barne antolaketa eta lan-harremanak berrantolatuko dira.
Parte-hartze eta harreman bideak egokituko dira.

3 Marka bizi, komunikatu. Komunitatea

Kanpoan eta barruan egin beharreko komunikazioa da.

Esperientzia. 

Aktibazioa, bizipena, emozionalki konektatzea da garrantzitsuena. 

Komunitatea. 

Barne Komunitatearen zaintza ezinbestekoa da.

Dagokion publiko ezberdinekin kontaktuan sartzea, merkatuan egotea gakoa da.

Elkarlana. 

Proiektuak inguruko eragileekin batera bideratuko dira: kanpoko aliatuak, beste korporazio, talde,  auzoa, erakundeak, eragileak…  

Komunikazioa.

Tresna tradizionak eta berriagoak erabiliko dira: ohiko publizitatea, webgunea, sare sozialak, ahoz ahokoa… 

Bide anitzetatik sortuko da komunikazio osoa.

3. Ikus identitate egokiaren ezaugarriak

Markaren izen, logotipo, isotipo, kolore eta tipografiaren aukeraketa, ez da “gusto” kontua izango. Egokitasunez funtzionatzen duen jakiteko, alderdi tekniko, semantiko eta kontestuari dagozkionak izango dira kontutan.

Marka baten eraginkorra izan dadin hurrengo ezaugarriak bete beharko ditu:

identifikagarria

Balioekin harremana behar du.
Sektoreko gainontzeko markekin lotua eta taldearen barruan kokatua.
Erraz gogoratzekoa.

ezberdina

Elementu ezberdintzaile edo bereizgarria a duena.
Sektoreko gainontzeko marketatik desberdintzen dena. Izaera berezia kontuan izanik esanguratsua dena.

sisteman

Sistema grafikoaren parte bezala sortua, espazioarekin jokatuz.
Horretarako logotipoak sinaduraren izaera beharko du (ez kartelarena).

garbia

Irakurgarritasuna bermatuko duena, sintetikoa, pregnantea, eskala eta kolore bertsio ezberdinetarako egokia.
Bai gertutik, bai urrutitik erraz perzibituko dena.
“Dekoraziorik” gabea, elementu justuekin iradokitzeko gaitasuna duena.

moldagarria

Datozen aldaketetara irekia.
Aplikazio grafiko desberdinetara egokitu daitekeena:  Papergintza, webgunea, Sare sozialak.

iradokitzailea

Esplizitoa edo literala izan gabe, esanguratsua.
Unibertsala.
Emozionalki komunikatzen duena.
Epe luzean jarraituko duena, atenporala.

4. Kasu eredugarriak

AALTO UNIVERSITY. Espoo, Helsinki, Finlandia

Finlandiako Aalto unibertsitateko marka da. Logotipoa tipografikoa da eta hiru zeinu ezberdinekin erabiltzen dute, baita unibertsitate ezberdinetarako barianteak dituzte izenak aldatuz.

Logotipoa aplikatzeko bi bertsio dituzte, luzea eta txikia, bata isotipoarekin izenaren gainean eta bestea izena isotipoaren alboan.

Logotipoaz gain estiloa jarraituz elementu gehiago sortu dituzte, ikonoak eta kartelen plantilak.

Logoa garbia da eta profesionaltasunaren irudia transmititzen du.

www.aalto.fi/en
www.aalto.fi/en/brand-library#/
www.aalto.fi/en/brand-library#/template

PARSONS SCHOOL OF DESIGN. The New School

Parsons The New School for Design, normalean Parsons School of Design bezela ezaguna edo bakarrik Parsons, arte eta diseinu eskola bat da, New Yorken kokatua. Paula Scher da ikus identitate honen sortzailea. Tipografia aldetik nahiko moldagarria da, ikasketa planak eta eskolako instalazioak duen dibertsitatea adierazteko. Neurrira egindako tipografia da, eta letra zabal eta estuen arteko nahasketaz dago osatua. Dena maiuskulaz dago adierazita. The new school izena eta lerroak beltzez agertzen dira, eskolen izenak eta programak berriz, gorriz.
www.pentagram.com/work/the-new-school

9. Sarrera erlazionatuak

Honako bi sarrera hauek  Ikus Identitatearen aldaketarekin erlazionatuta daude ere