Publizitate Grafika Goi Mailako Heziketa Zikloa

ATE IREKIAK
ONLINE

Online Ate irekien edukia. Aurkibidea

Aurrera!
DISEINU

Kaixo! Ate Ireki hauetara iritsi bazara, diseinua, ikustrazioa, argazkilaritza, sormena eta irudi grafikoaren munduak erakartzen zaituelako izango da. 
Aurkezpen hau ordenagailu pantailan gozatzea gomendatzen dizugu. 
Edozein zalantza izanez gero, mezu bat bidali eta berehala erantzungo dizugu.

1

ANTOLAKETA

Usandizagako Publizitate Grafika Goi Mailako Heziketa Zikloko antolaketa orokorra.

Goi Mailako Diseinatzaile titulua bi urtetan lor dezakezu, are eta gehiago, diseinu lan munduan txertatzeko aukera izango duzu, profesional kapazitatu eta kualifikatu moduan.
Datorren puntu honetan, ordutegia, tasak, egitura orokorra, kurtso bakoitzeko ikasgaiak, kreditu banaketa eta beste ezagutuko dituzu.

Sarrera
Publizitate Grafika Goi Mailako Heziketa Zikloaren aurkezpena

Publizitate grafika Goi Mailako Heziketa Ziklo honetan, enpresa, instituzio eta produktuen komunikazioa diseinatzeko profesional sortzaile moduan formakuntza jaso dezakezu. 2007tik daramagu diseinatzaile belaunaldien formakuntzan parte hartzen.
Proiektu praktiko errealak burutzen ditugu: diseinu grafiko eta web diseinuan, ikus identitatea, kartelak, aldizkariak, egutegiak, eskupaper, postal, orri puntu, liburu, enbalapen, sare sozialetan marketina… Bizitza errealean txertatutako komunikazio kanpaina osoak sortuko dituzu. 
15 ikasleko taldeetan banakako jarraipena egiteko aukera dugu, ikaskuntza ezin hobea lortzeko. 
Formakuntza guztiz praktiko honen amaieran zure sorkuntza lanak bilduko dituen portfolio web batekin eta enpresetan lan praktikak eginez amaituko duzu. 

Titulazioa

Publizitate Grafikan Goi Mailako Teknikaria.
Espezialitatea: Publizitate Grafika.
Familia: Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-Entzunezkoa. 
Irakaskuntza: Arte Plastiko eta Diseinua. 
Titulazio ofiziala.

Saioak

08:00 – 14:00
Astelehenetik ostiralera.
Aurrez aurreko eskolak.
Hizkuntza: gaztelania.
Gurekin euskaraz ere egin dezakezu.

Tasak

Ikastetxe publikoa, doako matrikula. 
58€ Eskola-asegurua eta jarduera osagarriak.  
Kuotarik gabe.
75€ ikasleen lan materialetarako. 

Egutegia

1. maila:
Eskolak: Iraila – Maiatza
Ikasturte amaiera: Ekaina
2. maila:
Eskolak: Iraila – Martxoa
Proiektu Integratua: Abril – Maiatza
Praktikaldia: Ekaina – Uztaila

Ikaslegoa

15 plaza ikasleentzat. 
Talde eta banakako ikaskuntza. 
Ikaslegoaren jatorria anitza da: Arte Batxilergoa: Arteak, Gizarte Zientziak, Zientziak, beste Heziketa Zikloak, Unibertsitate Graduak etab. 

Irakaslegoa

Esperientziadun irakasle taldea. 
Diseinu eta arte alorretan profesional espezialistak. 
Ikasle bakoitzari arreta pertsonalizatua eskainiko diogu.
Taldea, ikastetxeko gainontzeko irakasle eta administrazio langileekin osatzen da.

Publizitate Grafika Egitura Orokorra

Egitura Orokorra

Egitura Orokorra
ECTS
Orduak
Ikastetxeko moduluak 112 1800
Enpresa eta estudioetan Lan-Praktikak 8 200
Total 120 2000
Publizitate Grafika lehen urtea

Lehen
Maila

Lehen mailak zortzi modulu dauzka. Egunero sei saio dauzkagu, saio bat edo bi saioko klase jarraiekin, esperimentatzeko denbora izateko.
Modulu bakoitzean eremu praktiko, diseinuaren oinarri, teknika grafiko edo teknologia batean sakonduko dugu eta lan praktikoen bidez abileziak lortzen eta gaitasunak trebatzen joango gara.
Proiektuen moduluan, proiektu metodologia erabiliz, ikasgai guztietan ikasitakoa bateratuko dugu. Ikasturte hau irudi, ilustrazioa, argazkilaritza, sormena, ikus identitatea, kartelgintza eta komunikazio euskarrietan zentratuko da.
Emaitzak berehala dira ikusgarri.

1. Mailako Moduluak
ECTS
Orduak
Ikusizko irudikapenaren funtsak 8 128
Irudiaren teoria 5 64
Bitarteko informatikoak 12 192
Argazkigintza 5 96
Irudi grafikoaren historia 6 96
Tipografia I 4 64
Diseinu grafikoaren oinarriak I 9 160
Proiektu grafiko publizitarioak I 11 160
Guztira 60 960
Publizitate Grafika bigarren urtea

Bigarren
Maila

Bigarren mailak zazpi modulu ditu, Proiektu Integratu eta Enpresetan Lan-Praktika Aldiaz gain.
Bigarren mailan lengoaia bisual eta ikus-entzunezkoak, marketina, branding-a, komunikazio kanpainak, web diseinua eta tipografia digitala landuko ditugu besteen artean. Proiektuak II moduluan jasotako ezagutza eta trebeziak elkartuko dituzu. 
Zure identitate eta gogo profesionalaren ardatza zehaztuko duzu, bai zure kontu ekiteko, enpresaren batean txertatzeko edo eta espezializatzen jarraitzeko.
Proiektu Integratua, ikasturtean zehar tutorizatua izango da eta ikasturte amaieran hiru asteetako ikastaro trinkoa egingo dugu. Praktikek lan mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera emango dizu.

2. Mailako Moduluak
ECTS
Orduak
Tipografia II 5 100
Diseinu grafikoaren oinarriak II 3 50
Publizitatearen teoria eta marketina             5 100
Ikus-entzunezko hizkuntza eta teknologia 10 200
Proiektu grafiko publizitarioak II 13 200
Proiektu integratua 10 90
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3 50
Enpresa eta ekimen sortzailea 3 50
Enpresan Praktikak 8 200
Guztira 60 1040

2

EDUKIAK

Usandizagako Publizitate Grafika Goi Mailako Heziketa Zikloko moduluen edukiak.

Zikloa moduluetan banatua dago. Bakoitzean teknika grafiko zehatzak, eredu grafiko eta kontzeptualak eta diseinuaren berezko sormen estrategiak barneratuko dituzu, Diseinu grafikoaren arlo ezberdinetako Proeiktu errealen bidez ezagutzak elkarrekin praktikan jartzeko.

Publizitate Grafika Lehen Ikasturtea

Lehen
Ikasturtea

Lehen Ikasturtea Diseinu grafikora gerturaketa izango da. Diseinu eta Publizitatearen oinarrizko kontzeptuak.
Sorkuntza eta konposaketa oinarrizko sistemak.
Argazkilaritza, irudigintza eta tipografiaren printzipioak.
Teknika grafiko eta kaligrafiaren hastapenak.
Gidatutako proiektu prozesuak, enkargutik ideiara, zirriborrotik azken emaitzararte.
Diseinu eta publizitate proiektuak garatzeko modu ezberdinak. Historian zeharko eta gaur eguneko erreferente nagusienak.
Sormena lantzeko joko eta teknikak.
Diseinatu eta ilustratzeko funtsezko programa eta teknologia informatikoak.

Leitzaran Grafiketara bisita

Autoerretratua, Maider Nuñez

Ilustrazio, marrazketa eta margo teknika eta tresnak

Ikusizko Irudikapenaren Funtsak

Teknika eta estilo grafiko ezberdinak ikasteko tailerra: arkatza, akuarela, guache, grabatua etab. Ilustrazio estilo ezberdinak landuko ditugu beharretara egokitzen ikasteko eta norberak berezko estiloa eraikitzeko.

Irudiaren oinarrizko teoriak eta analisia

Irudiaren Teoria

Irudiek mundu garaikidean hartzen duten lekua aztertuko dugu, profesional kontzienteak izate aldera. Zentzumenen bidez nola hautematen dugun, zeinuak nola interpretatzen ditugun eta hauek zein eragina duten banako zein taldearengan.

Irudiaren analisia, Anna Schimpf

Diseinu grafiko proiektuak garatzeko baliabide eta programa informatikoak

Bitarteko informatikoak

Photoshop

Argazki-moldaketa, margogintza digitala, irudikonposaketa eta web eta animaziorako grafiko sorkuntzarako programa profesionalean ongi moldatuko zara. 

Illustrator

Grafiko bektorialak, marka sorkuntza, ilustrazioa, kartel eta infografia konposaketarako ilustrazio digital tresnak  dituen editore nagusiena menperatuko duzu. 

InDesign

Publizitate eta argitalpen produktuen maketaziorako aplikazio nagusienean murgilduko zara, esku-paper, liburu zein aldizkariak sortzeko erabitzen dena.

Photoshop

Ardo etiketa, Nerea Aginako

Illustrator

Arrazakeriaren kontrako kanpaina, cmd Z

InDesign

Diseinu Grafikoaren glosarioa, cmd Z

Kartelerako argazkia, Sabela Viturro. Remake, Sandra Garayoa.

Argazkilaritza prozesu, konposaketa eta teknika praktikoaren esentzia

Argazkigintza

Argazkilaritza Artistiko eta publizitarioa, reflex kamera eta objektibo anitzekin, platoan eszena sorkuntza eta argiztapena, argazki erreportaia, laborategi errebelatua eta errebelatu eta moldaketa digitala. Argazkilaritza funtsezkoa da ikus komunikazioaren arlo guztietan. 

Diseinu eta publizitatearen garapena aintzinatetik gaur egun arte

Irudi grafikoaren historia

Komunikazio grafikoaren eboluzioa bere kontestuan zeharkatuko dugu, gaur egunetik interpretatu eta tendentziak kokatu ahal izateko. Gertaera garrantzitsuenak eta hain ezaguna ez diren altxorren informazioa bilduko dugu, handienengandik ikasteko.

Kaligrafia eskuz

Letra eta beste karaktere anatomia eta konposaketaren kontzeptu nagusiak

Tipografia

Letraz letra, idazketa eta maketazioaren oinarrietan murgilduko gara: kaligrafia, lettering eta edizio tipografia. Familia tipografiko ezberdinak ezagutuko dituzu, proiektu bakoitzea aproposena erabili ahal izateko.

Diseinu eta konposaketa ariketa praktikoak

Diseinu grafikoaren oinarriak

Diseinu Grafikoaren oinarrizko arauak. Komenigarria da ahuek ezagutzea, diseinu egokiaren bermea izan daitezke eta: forma eta espazioa, kolore harmonia, konposaketa erretikula, urrezko proportzioa, baliabide erretorikoak. Baina… arauak hausteko daude ere. 

Donostiako Aste Nagusirako kartel proposamena, Vanesa Varas

Tremé Ikus Identitatea, Ibai Jauregi

Komunikazio grafiko Proiektu errealak

Proiektu grafiko publizitarioak

Lehen egunetik Diseinu grafiko profesionala izango zara, gutre inguruneko Serás profesional del Diseño Gráfico desde el primer día, a través de proyectos reales en colaboración con agentes de nuestro entorno, diseñando: marcapáginas, fanzine, señalética, cartel, campaña de comunicación, identidad visual. Aprenderemos haciendo en equipo.

Robin Mathew

Diseinuan zientzia eta artearen arteko oreka puntua topatzen da.

Publizitate Grafika Bigarren Ikasturtea

Bigarren
Maila

Bigarren mailan aurretik jasotako Disenu eta Sormen printzipio eta prozesuen gainean eraikiko da eta diseinu grafikoaren eremu ezberdinetan sakonduko da. 
Ikus-entzute eta animazio lengoaiakLenguajes y relatos audiovisuales y de animación.
Diseño web, accesible y atractivo, creatividad y tecnologías.
Principales conceptos de Publicidad y Marketing.
Diseño editorial y tipografía para web y pantalla.
Cómo mostrar y comunicar el proceso de diseño y el resultado final. 
Proyección profesional, construcción del branding personal y profesional de cada estudiante, posicionamiento e identidad profesional. Portfolio web y RRSS para la inserción al mundo laboral. Habilidades interpersonales y laborales. 

Room 278 diseinu eta arte grafiko estudiora bisita

Poster tipografikoa, Fátima Gaio + Ibai Jauregi

Tipografia eta iturri digitalen teoria eta praktika

Tipografia II

Aurreko ikasturteko oinarritik abiatuz, tipografia digitala, argitalpen maketazioa, liburu elektronikoa, webguneetarako tipografia eta tipografia iturrien sorkuntza. 

Ilustrazio eta marrazketa teknika eta sistemak

Diseinu Grafikoaren oinarriak II

Ilustrazioa Diseinu Grafiko proiektuen sormen prozesuan erabiliko dugu, bai ideiak ikusgarri egiteko, bai zirriborro eta ereduak sortzeko, eta azken emaitza lortzeko, non eskuzko irudia balio espresibo eta kontzeptuala izango den. 

Jasangarritasunaren egutegirako ilustrazioa, Mikel Etxeberria

Red Bull stratos

Publizitate mundua eta inguruko arloen ikuspegi globala

Publizitatea eta Marketina

Gure gizartea merkatu moduan antolatzen da, komunikazio eta produktuen trukea abiadura handian aldatzen ari den ardatz nagusia duena. Marketin eta azken joerak berraztertuko ditugu, zentzu kritikoarekin ekin eta aplikatzeko.

Diseinu Web Lengoaia

Ikus-entzunezko teknologia. Web

Programazio eta web edizio programen bidez web-guneak diseinatu eta sortuko dituzu. Sare eta programazio kontepto nagusietatik, web diseinu eta web aplikazioen kontzeptu garaikideenetara. 

Web-gune diseinu proiektua Fátima Gaio

Bideo edizio lengoaia

Ikus-entzunezko teknologia. Bideo

Bideo edizio eta animazio programen bidez ikus-entzunezko proiektuak sortuko dituzu. Mugimenduan irudiaren kontzeptu nagusietatik, kalitate profesionala duten bideoak sortu eta editatzera. 

Diseinu eta Komunikazio proiektu errealak

Proiektu Grafiko Publizitarioak II

Diseinu grafiko proiektu errealekin modu profesionalean praktikatuko duzu: ekitaldien identitate grafikoa, komunikazio kanpainak, diseinu soziala, ikasle bakoitzaren branding-a eta ikus identitate profesionala. 
Azken finean, publizitate grafika munduaren lan errealitatea praktikatik ezagutuko dugu. 

Gazte Antzerki Topaketetarako kartel proposamena, Iratxe Goicoechea

Linkedin: la red para contactar a profesionales

Lan mundurako prestatzea

Laneko Prestakuntza eta Orientabidea

Zure interes profesionalak zentratzeko, harremandutako lanbidea-arloak  ezagutuko ditugu, lan merkatura sarbideak eta lan bilaketan eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Lan-munduko lege-eremua eta lan harremanak interpretatuko ditugu. 

Ekimen sustapena lan eremuan

Enpresa eta Ekimen Sortzailea

Kultura ekinzale etikoan sinesten dugu. Enpresa bat sortzeko pausoak eta negozioa martxan jartzeko pausoak jarraituko ditugu: bideragarritasuna, enpresa mota eta ingurunean duen eraginaren balorazioa.

Proiektu Integratu: https://www.annaschimpf.com/

Bi urteetan egindakoa jasotzen duen proiektua

Proiektu Integratua

Ikasturte osoan proiektu pertsonala garatuko duzu, behin gainontzeko moduluak amaitzean eta Enpresetan Formakuntza Praktikoa egin aurretik modu trinkoan landuko duzuna. Horrekin, zure branding pertsonala eta profesionala eta web portfolioa osatuko duzu.

Praktika Prestakuntza Fasea komunikazio, diseinu eta grafika estudio hoberenetan

Praktikak Enpresetan

Diseinu grafiko, publizitate, komunikazio, argazkilaritza edo ilustrazio enpresa, agentzia, argitaletxeetan lan-praktikak egingo dituzu, talde-lanean zure maila profesionalari dagozkion funtzioak garatuz.

Prestakuntza praktiko aldia

3

METODOLOGIA

Usandizagako Publizitate Grafika Goi Mailako Heziketa Zikloko metodologia

Usandizagako Publizitate Grafikoko Goi Mailako Heziketa Zikloaren metodologia
Metodologia berritzaile, dinamiko eta dibertigarriaren bidez, zure prestakuntza, praktikoa eta esperimentala izango da. Lehen egunetik, diseinatzeko beharrezko tresnak izango dituzu eta lanbidea ikasten lagunduko dizugu, urratsez urrats etengabe eta modu progresiboan. Pasioa eta inplikazio pertsonala da gakoa.

Sormen gaitasuna sustatu eta proiektu eta egoera ezberdinetan erabili

Sormen aplikatua

Sormena joko dinamiken bidez piztu eta trebatuko dugu, ideia eta kontzeptu arteko erlazio berriak eraiki eta intenbide originalak topatzeko. Sormena da diseinu eta berrikuntzaren oinarria. Eta gainera, primeran pasako dugu.

Lidergo pertsonal eta profesionala sormen, diseinu eta komunikazio esparruetan

Lidergoa

Proiektuen ebazpenean kalitatezko soluzioak bilatzeko konpetentziak trebatuko ditugu, egoera ezberdinen aurrean erantzuteko adimen emozionala sustatuko dugu, ikuspegi estrategikoa eta intuizioa landuko ditugu, aukerak hauteman eta sortzeko.

Indarkeria matxistaren aurkako kanpaina: I LOVE YO

Arrazakeriaren aurkako Martxarako komunikazio kanpaina: Aquí vivimos, aquí votamos

Elkarlanean praktikaren bidez ikasi

Eginez ikasi

Inplikazioa ikaskuntza esanguratsua sortzeko bidea da, trebetasunak eta estrategiak ulertzeko, barneratzeko eta aplikatzeko modu bakarra. Hurrengo ikasturtean, Usandizagako ikasleen “Estudio Grafiko” berriko partaide izan zaitezke, eta nahi duzun lekura iritsiko zara.

Sormen lanbidea ulertu eta garatu ezazu, horrek dakarren erantzukizun sozialaz jabetuta

Diseinu soziala

Diseinuak gizartean aldaketa positiboak sortzeko duen ahalmenean sinesten dugu. Gure ekarpen xumea egingo dugu helburu sozial eta inklusiboarekin, genero ikuspegiarekin, berdintasunaren alde, pertsonak erdigunean dituen diseinuaren bidez. Nola eragin nahi duzu gizartean zure lanaren bidez?

Gervasio Sánchezen "Vidas Minadas" erakusketarako egitaraua

Arrazakeriaren aurkako Martxarako komunikazio kanpaina: Busti zaitez

Diziplina anitzeko proiektu errealak burutzeko Elkarte eta erakundeekin lankidetzan

Elkarlanean

Inguruko erakunde publikoekin, fundazioekin eta elkarteekin sarea egiten dugu, proiektu sortzaileen praktika garatzeko, jaialdietan eta azoketan parte hartzeko, erakusketak bisitatzeko eta baliabideak partekatzeko. Tokiko testuingurutik abiatuta mundura zabaltzeko.

Diseinua ikuspegi ekologiko eta sozialetik jasangarria izan behar duen jarduera gisa ulertua eta landua

Jasangarritasuna

Diseinua ikuspegi etiko batetik eta erantzukizun sozialarekin interpretatzen eta hurbiltzen dugu. Mundua azkar aldatzen da eta egunero birpentsa dezakegu ingurumen, gizarte eta ekonomia iraunkortasunerako zintzotasunez nola hobetu daitekeen.

Jasangarritasunaren egutegi proiektua

25N proiektua: Baietzik gabe ezetz da

Diseinu estudio profesional batean bezala, taldean lan egin

Taldea

Bi urtez esperientzia ahaztezinak partekatuko dituen talde baten parte izango zara. Lanean inplikazioa indibiduala bada ere, talde kontzeptua gakoa da. Irakasleak eta ikasleak irtenbideen bila lerrokatu egiten gara, elkarrekiko laguntza, errespetua, konfiantza eta enpatiaren bidez.

Helburuak lortzeko proiektuen metodologia sortzailea

Proiektatu

Proiektatzea aurrera jaurtitzea da. Helmuga zein den jakin gabe aurrera egitea dakar. Hainbat proiekturen ondoren, hurrengoari buruz gehiago jakingo duzu: ekimena, jakin-mina, motibazioa, gaitasun analitikoa, plangintza, denboraren kudeaketa, ideia zaparrada, proaktibitatea, iraunkortasuna, prototipatzea, probak egitea, akatsetatik ikastea, erresilientzia, moldagarritasuna, erabakiak hartzea, gauzatzea, partekatzea, ospakizuna. Helmugara iristea.

Ikasleak, proiektu baten prestakuntzan

4

PROFESIONALA

Usandizagako Publizitate Grafikoko Goi Mailako Formakuntza Zikloan orientazio profesionala

Zure interesak lanbide bihurtu. Proiektu errealetan praktikatuz zure trebetasun naturalak trebatu eta berriak eskuratuko dituzu. Jarrera eta talentuarekin, zure lanbidea imajinatu nahi duzun lekura gidatu dezakezu. Pasioa eta inplikazio pertsonala da gakoa.

Publizitate Grafika aukeratzen duten ikasleen interesak

Zaletasunak

Usandesigners taldea osatzen dugun ikasle zein irakasle guztiak batzen gaituena, Diseinu Grafikoaren alderdi batekiko grina da. Zerk mugitzen zaitu?
•Diseinua
•Web diseinua
•Argazkilaritza
•Ilustrazioa
•Lettering edo Errotulazioa
•Sormena orokorrean
•Sare sozialak
•Marketina
•Informatika
•Ikus-entzunezkoak
•Komunikazioa
•Tatuaiak

Publizitate Grafika zikloaren bi urteetan garatutako lan konpetentziak

Gaitasunak

Zure gaitasunak sustatuko dituzu eta aukera berriez jabetuko zara, zure helburuak lortzeko lagungarri izango dena. Gaitasun pertsonalak, lan harremanetarako trebetasunak eta diseinatzaile profesional gisa beharrezkoak diren konpetentziak garatuko dituzu.
•Sormen trebetasuna
•Trebezia bisuala eta eskuzkoa
•Gaitasun digitalak
•Zehaztasuna eta antolaketa
•Zentzu artistikoa
•Erantzukizuna
•Pertsonen arteko harremanerako erraztasuna
•Sintesi eta antolaketa gaitasuna
•Jakin-min eta ikerketa

Heziketa Zikloaren ondoren egin dezakezun lan mota

Aplikazio-arloak

Aplikazio esparru nagusia sormen industrietan gertatzen da: diseinu grafikoa, marka, publizitate komunikazioa, artea, ikus-entzunezkoa, entretenimendua …, sektore gisa indartzen ari diren arloak. Sormen industria hauek eskaintzen dituzten zerbitzuak sektore profesional guztiek behar dituzte.
Halaxe, beste sektore profesional batzuetako zenbait erakundek marketin eta komunikazio  departamendua izaten dute, non publizitate grafikoko profesionalak lanean aritu daitezken.
Bestalde, sormena, irudia, komunikazio digitala, beste sektore batzuetan integratzen dira, berrikuntza balio gisa.

Heziketa Zikloa amaitu ondorengo lan-irteerak

Irteera profesionalak

  • Diseinu grafikoa
  • Arte grafikoak
  • Publizitatea
  • Harreman publikoak
  • Hainbat elementuen promozioa
  • Argitalpen grafika
  • Prentsa
  • Argazkilaritza
  • Espazioen grafika
  • Produktuen irudi grafikoa
  • Ikus identitate korporatiboa
  • Seinaleztapena
  • Material didaktikoa
  • Komunikazio kanpainak, medio tradizional zein sare sozialetan 
  • Grafikoarekin harremandutako lanak: tatuaiak, arroparako grafikak, infografiak, arkitekturarako grafika…
Lanbideko zeregin nagusiak
Funtzioak eta jarduerak

• Arte Zuzendaritza
• Sortze Zuzendaritza  
• Diseinu Grafikoa. Aplikazio eta produktu grafikoak (kartel, eskupaper…) eta merchandising-a gauzatzea
• Web interface diseinua
• Errealizazio-koordinazioa
• Amaierako arteen prestaketa
• Irudi, ilustrazio eta argazki sorkuntza aplikazioetarako
• Argitalpen maketazio eta grafika
• Tipografia eta lettering baliabideen aukeraketa eta moldaketa
• Diziplina anitzeko taldeetan kolaborazio grafikoa

Heziketa Zikloa amaitu ondorengo ikasketak

Ondorengo ikasketak

  • Diseinu Grafiko Goi Mailako Ikasketak 
  • Barne Diseinuan Goi Mailako Ikasketak 
  • Produktuen Diseinuan Goi Mailako Ikasketak 
  • Moda Diseinuan Goi Mailako Ikasketak 
  • Arte Gradua
  • Sorkuntza eta Diseinu Gradua
  • Publizitatea eta Harreman Publikoak Gradua
  • Komunikazio Gradua
  • Goi Mailako Heziketa Zikloak Komunikazio Grafiko eta Ikusentzunezkotan: Ilustrazioa, Argazkigintza, Animazioa …
  • Goi Mailako Heziketa Zikloak: web diseinua, interaktiboa …
  • Horrekin loturarik ez duten beste ikasketa batzuk

Porcentajes de ocupación laboral

Ikasketa hauen ondorengo lan irteerak

Tituludunen okupazioa

Ikasketak bukatuta, Usandizagan diseinu titulua lortzen duen pertsonen laneratzea oso altua da, bai beren kontura, bai besteren konturako langile moduan. Sorkuntza arloren batean espezializatzeko formakuntzarekin jarraitzeko eta unibertsitatean, edo goi mailan ikasten jarraitzeko aukera dago ere.

5

PROIEKTUAK

Usandizagako Publizitate Grafika Goi Mailako Heziketa Zikloko proiektuak

Publizitate Grafikan Usandizagako Goi Mailako Heziketa Zikloan ikasleek azken hamarkadan egindako zenbait proiektu errealen aukeraketa.

Donostiako Gazteria Sailak antolatuta Gazte Antzerki Topaketak

Gazte Antzerki Topaketak

•Arte Zuzendaritza
•Ekitaldiaren identitate grafikoa
•Kartelak
•Egitaraua
•Bannerrak
•Poltsak

Real Sociedad Fundazioak antolatutako bertsolari derbirako grafika

Bertso Derbia

•Arte Zuzendaritza
•Ekitaldiaren identitate grafikoa
•Kartelak
•Egitaraua
•Bannerrak
•Sarrerak

Indarkeria sexistaren aurkako azaroaren 25eko nazioarteko eguneko kanpaina, Donostiako Udaleko berdintasun sailarekin lankidetzan

Epaitua

•Arte Zuzendaritza
•Sormen Zuzendaritza
•Ekitaldiaren identitate grafikoa
•Kartelak
•Egitaraua
•Bannerrak

Cristina Enea Fundazioarekin, Ingurmen Baliabideen Etxearekin elkarlanean, Jasangarritasunaren ikuspuntutik urtero gai bat landuz, eko-diseinu irizpideekin

Jasangarritasunaren egutegia

•Arte Zuzendaritza
•Sormen Zuzendaritza
•Ilustrazioak
•Maketazioa


6

INSTALAZIOAK

Usandizagako Publizitate Grafika Heziketa Zikloaren instalazioak eta ekipamendua

Diseinu grafiko lanak bideratu ahal izateko espazio ireki, argitsu eta garbiak. Sortu eta diseinatzeko guztiz ekipatutako ikasgelak. Kalitate handiko ekipamendu profesionala izango duzu sormen prozesuetan sortutako ideiak praktikan jartzeko.

Ikasgela zabalak, argitsuak eta ondo hornituak

Ikasgela guztiz ekipatuak

•Proiektu ikasgelak
•Argazki platoa
•Teknika grafikoen ikasgela
•Diseinu ikasgela

Proiektuak sortzeko eta informatikarako ondo hornitutako ikasgela

Proiektu ikasgela

Diseinurik bikainenak Proiektuen ikasgelan jaiotzen dira. Kurtso bakoitzeko gela bat, ongi hornitutako mahaiak, ordenagailuak, ukipen-pantaila handia, eskanerrak, inprimagailua eta zure diseinu-proiektuak aurrera eramateko behar duzun guztia. Hemen baliabide informatikoak praktikatu eta proiektuak kudeatuko dituzu.

Hornitutako argazki platoa

Argazki platoa

Kamerak, bideoak, fotometroak, farolak, tripodak … erabili ahal izango dituzu, estudioko eta kanpoko argazkiak filmatzeko.

Teknika grafikoak lantzeko espazio inspiratzailea

Teknika grafiko gela

Teknika Grafikoen ikasgela espazio artistiko inspiratzailea da. Mahai handiak, prentsa, gillotinak, pintura eta marrazteko materiala eta zure sormen proiektuak aurrera eramateko behar duzun guztiarekin hornituta dago.

Proiektuak sortzeko, tipografia eta errotulazioarekin lan egiteko ikasgela.

Diseinu grafiko ikasgela

Diseinu grafiko eta tipografia ikasgela, espazio zabala eta inspiratzailea da eta bertan elkartu gaitezke eta proiektu berriak martxan jar ditzakegu.

Maila profesionaleko ekipamendu eta hornikuntza

Ekipamendu profesionala

•Ikasle bakoitzeko ordenagailu bat
•Tableta grafikoa
•Eskanerra
•Inprimagailua
•Ukipen-pantaila handia

Mac ordenagailu profesionalekin lan egingo duzu

Ikasle bakoitzeko iMac bat

Azken belaunaldiko iMac-ekin lan egingo duzu:
iMac 21 ″ Retina 4K Quad-Core i5 3GHz. 16 / 1Tb.

Tablet grafiko profesionalak

Wacom Tableta Grafikoak

Ikasle bakoitzak tableta grafiko batekin lan egiteko aukera izango du: Wacom intuos5 touch M

Nicon eta Canon reflex kamerak

Argazki ekipamendua

Argazki platoan eskolako reflex kamerekin, tripodeekin, fokuekin eta bestelako argazkilaritza materialekin argazkiak atera ahal izango dituzu.

Marrazteko eta margotzeko materiala

Artistaren kit-a

Ikasgelan guztion artean erabiltzeko teknika grafiko materialez gain, kurtso hasieran ikasle bakoitzari hurrengoa banatzen zaio: 

  • Tallens sketchbook
  • Konte arkatza
  • Gouache Tallens 5 kolore 
  • Parker Tinta
  • Lausogailua
  • Pintzelak
  • Plumilak
  • Gomazko arkatza
  • Linolioa

7

ELKARLAN SAREA

Usandizagako Publizitate Grafika Heziketa Zikloko hartu-eman sarea

Ikasgelak irekiko ditugu gure ingurune sozial, kultural eta ekonomikoaz elikatu eta hari gure ekarpena egiteko. Bertatik atera eta sartzeko gonbidapenak egingo ditugu. Hartu-emanaren bidez,  diseinu eta irudiak gure  gizartean duen eragina esperimentatu eta hausnartuko dugu, disziplina eta ikuspuntu anitzetatik: ekoizpena, lanbidea, kontsumoa, komunikazioa, komunitatea. 

Elkarte eta instituzioekin lankidetzan proiektu ezberdinak

Elkarlan proiektuak

Inguruneko zenbait erakunde eta elkarteekin lankidetzan aritzen gara hainbat proiektutan. Haiekin batera eta beharretan oinarrituz, diseinu prozesu osoa pausoz pauso garatuko dugu eta horrek lanbidearen ikuspegi zabala emango digu. Erakunde hauetako batzuk hurrengoak dira: Donostiako Udala, Cristina Enea Fundazioa, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, Real Sociedad Fundazioa, Kirol Egokitu Federazioa …

Cristina Enea erakusketa antolatu ondoren, diseinuko ikasle taldea

Kontraluz argazkilaritza estudiora bisita

Lan munduaren berri izateko irteerak: Diseinu, argazkilaritza estudioak, web diseinua, sormen agentziak...

Enpresetara bisita

Gure taldea zabaltzen dugu harrera egiten diguten inguruko profesionalekin, beraien estudio eta tailerretan egindako lana partektuko dute. Esperientziak lehen eskutik ezagutuko dituzu: diseinu grafikoa, argazkia, ikus-entzunezkoak, marketina eta publizitatea, web diseinua, arte grafikoak, errotulazioa eta tipografia.

Club de Creativos egunak

C de C

Ikastetxe laguntzailea gara urteko Club de Creativos-en “c de c” sormen kongresuan. C de C, sormena eta lan sormenaren kalitatea defendatzeko sortzaile eta iragarleak biltzen dituen estatuko erakunde bakarra da, markak eta erakundeak jendearekin harremandu eta hazteko aukera izan dezaten. Saltsa horretan sartuko gara.

Club de Creativos-eko erakusket antolatu ondoren diseinu ikasle eta irakasleak

Letter-ekin. Lettering tailerra, Allan Daastrup eta Juan Luis Blanco tipografoen eskutik

Profesionalengandik ikasten dugu

Artista gonbidatuak

Urtero hainbat hitzaldi eta tailer antolatzen ditugu gure ikasgeletan, profesional entzutetsuekin eta duela urte batzuk ikasgela horietan ikasle izan ziren profesionalekin. Sormenarekin, diseinu grafikoarekin, ilustrazioarekin eta tipografiarekin zerikusia duten hainbat arlotako profesionalen eta ikasleen arteko topaketa.

Enpresa sare zabala daukagu Prestakuntza Praktikoaren fasea burutzeko

Prestakuntza Praktikorako enpresak

Moduluak zentroan amaitutakoan, ikasleak aintzatetsitako enpresa eta estudioekin bat egingo dute, praktika-langile moduan. Webgune honetan gehiago kontsulta dezakezu.

8

SARBIDEA

Usandizagako Publizitate Grafika Heziketa Ziklora sartzeko moduak

Sarbide motak, kupoak eta berariazko sarbide probaren oinarrizko kontzeptuak.
Zure titulazioaren arabera, zikloan onarpen eskaera zuzenean egin ahalko duzu. 
Sarrerako azterketarako prestatu behar baduzu, sarrera azterketarako prestaketan izena ematera gonbidatzen zaitugu.

Publizitate grafiko GMHZra Sarbide motak

SARBIDE MODUAK

Arte Plastikoen eta Diseinuko GMHZetara sartzeko probaren egitura

Sarbide proba

Begiratu goiko eskeman ea sarbide froga egin behar dezun.
Espezialitate guztientzako proba berbera

Azterketa irisgarria da, jarraibide komunak jarraituz ikasketa horietarako sarbidea balioztatzen duena.

Eskuz, digitalki edo argazki bidez egin daiteke

Ikasle bakoitzak aukeratuko du zein teknikarekin egin nahi duen Publizitate Grafika ziklora sarbide proba.

Proba prestatzen lagunduko dizugu

Sarrera proba prestatzeko informazioa nahi baduzu, aurkezpen honen amaieran izena eman dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

9

DATAK

Usandizagako Publizitate Grafika Heziketa Zikloan izena emateko datak

Ikastetxean plaza eskatzeko datak eta bidea eta Sarbide probarako izen-emate datak eta bidea ez dira berberak, beraz zure egoraren arabera, Ikasgunean bi izen emateak edo bakarrik ziklora izen-ematea egin beharko duzu.

Publizitate grafika GMHZ-an izen emateko kontuan hartu beharreko data nagusiak

Izen-emate datak

DATAK KONTSULTATU GURE WEBGUNEKO ACCESO ATALEAN

* Zikloan onarpen eskaera eta proban izen-ematea egiteko unean ez da beharrezkoa izango Batxilergoa edo beste ikasketa amaituta izatea, nota finalak eta falta den dokumentazioa aurrerago ereentregatzeko aukera egongo da.

**Ohiko Deialdian aurkezten diren eskatzaileek lehentasuna izango dute ezohiko deialdian aurkezten direnen aldean, beraien baremoko kalifikazioa edozein dela ere.

ZIKLOAN ONARPEN ESKAERA

maiatzaren 18 – ekainaren 28, 2020*
Eskaera online egin behar da

ZIKLOAN MATRIKULATZEA

uztailaren 2 – 10, 2020
Ikaslearen onarpena ondoren. Online

* Zikloan onarpen eskaera eta proban izen-ematea egiteko unean ez da beharrezkoa izango Batxilergoa edo beste ikasketa amaituta izatea, nota finalak eta falta den dokumentazioa ekainaren 28 arte jasoko da.

**Ekaina erdikaldean beste ez-ohiko deialdi bat irekiko da, Zikloan onarpen eskaera egiteko, zein berariazko proban izen emateko. Webguneko “Acceso” atalean, informazio zehatza topatuko duzu. 

PROBAN IZEN EMATEA

maiatzaren 18 – ekainaren 1, 2020
Eskaera online egin behar da

BERARIAZKO PROBA EGUNA

2020ko ekainaren 6an 14:30
ID·arte AGDEn, Gasteizen.

Online izen-emate guztiak IKASGUNEA atariaren bidez egingo dira

IKASGUNEA ataria Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasle zein familien eskura jartzen duen lineako plataforma da, eta zuen eta hezkuntza zentroen arteko komunikazio bide zuzen eta arina sortu nahi du.
Ikasgunearen bidez zikloan sartzeko eta matrikulatzeko eskaera prozesua ezagutzeko, gure webguneko acceso sarbide ataleko argibideak begiratu ditzakezu.

10

KONTAKTUA

Usandizagako Publizitate Grafika Heziketa Zikloko arduradunekin kontaktua

Zurekin hitz egiteko, zalantzak argitzeko eta iradokizunak jasotzeko prest gaituzu. 
Aurtengo egoera berezia dela eta, aldaketarik balego, gure webgunean iragarriko dugu eta zuek hala eskatuz gero, zuzenean jakinaren gainean izango zaituztegu.

Oraindik galdetegi informatiboa bete eta bidali ez baduzu, garaiz zabiltza. Inprimaki honen bidez, zure informazioa bidal diezagukezu, hobeto orientatu eta aholkuak emateko.

PUBLIZITATE GRAFIKA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IES Usandizaga BHI

Aitzol Parkea  1
20011, Donostia – San Sebastián Gipuzkoa
tel.: 943899490
moc.l1710840113iamg@1710840113ngise1710840113dnasu1710840113
Arreta ordutegia: