Gabonak Zuretzat programarako kartelak
Gabonak Zuretzat programa Donostia Gazteriak, Donostiako haur eta gazteentzat gabonetan koordinatzen duen aisialdi programa da. Usandizagako Diseinu Grafiko Zikloko ikasleek Gabonak Zuretzat Haurrak programarako kartel proposamenak aurkeztu dituzte egunotan.
Donostia Kulturak, Gazteriak, Cristina Enea Fundazioak, Tabakalerak eta hainbat aisialdi eta gazte elkarteek parte hartzen dute ekitaldi hauen antolaketan.
Bi kartel: Gabonak Zuretzat Haurrak eta Gazteak
Donostiako Udaleko Gazteriarekin aurrera eramandako proiektua izan da, Anna Schimpf diseinatzailearekin elkarlanean, eta Ibai Jauregi ikaslearen kartela izan da aurtengo Haurren egitarauari irudia eman diona.
Edizio berri hau beraz, baldintza berezi batekin hasten da, bi kartel argitaratuko dira: Gabonak Zuretzat Gazteak eta Gabonak Zuretzat Haurrak.