Iker Ayestaran ilustratzaileari elkarrizketa

MUNDUA ILUSTRATZEKO GRINA

Paperezko makina erraldoi ilustratu bat aurkitu dugu Donostian.  Gidaria pozik dago, harkatz bat belarrian eta bideari begira. Botoi karratu handi batzuk ditu marraztuak bere aurrean. Gidaria botoiak sakatzen hasi da. Botoi bati eman eta ingurunearen koloreak gastatu egin dira, apaldu. Bigarrenari eman eta paisaiak linoleoaren moduko textura hartu dute. Beste botoi haundi bat sakatu eta  mundua sinplifikatu da. Honako hau sakatu, eta bapatean, denak esanahi bikoitza hartu du, ironikoa agian. Hango hura ukitzean denak bukatu dotore bat hartu du.

Marraztutako botoiak sakatzen dabilena, makinaren gidaria, Iker Ayestaran da, ilustratzaile amorratua, abenturazale handia. Gustora montatuko gera bere makina grafikoan mundua nola marrazten duen ikustera.

esaiguzu Iker, nondik dator ilustrazioarekiko dezun zaletasuna?

Txikitatik gustatu zait, marrazki, zirriborro eta eskulanen mundua.

ilustratzaile izateko, bokazioa, dedikazioa eta pasioa behar da antza, baina zer da ilustratzaile izatetik gustokoena dezuna?

Gustuko dudan zerbaiten inguruan nabilela esango nuke.

zure ilustrazioek, badaukate 60 hamarkadako kutsu markatua, zergaitik garai horri erreferentzia? zerk zuen garai harek irudigintza mailan? garai hartako ze ilustratzaile aipatuko zenituzke?

60 hamarkadarena, asko zehaztea dela esango nuke. Aurreko mendeko hamarkada ezberdinen influentzia bai. Mende haseran, adibidez 30 hamarkadan Frantzian kartelismo modernoaren mugimendua oso gustokua dut, Lupot, Cassandre…

hainbat egunkari, aldizkari eta argitalpenekin lan egin duzu, baina, nola da artikulu bat ilustratzearen prozesua?

Normalean, artikulu osoa edo zatiren bat bidaltzen dizute. Askotan inprimatu egiten dut eta horri berean ideiaren oinarri bihurtu daitezken hitzak azpimarratzen ditut edo testuinguruan zirriborro azkarrak egiten ditut. Artikuluetan batez ere, garrantzizkoena ideia dela uste dut, irudiaren bitartez adierazten duzuna.

nola dago ilustrazioaren mundua Donostia aldean?

Batez ere kanporako egiten ditut lanak. Nik lan egiten dudan lanaren arloan, mugimendu gutxi dago Donostian. Bertan haur literaturak, aukera gehiago eskaintzen dituela uste dut.

zure web orrian agentzi batekin lan egiten dezula ikusten degu. Nortzuk dira? Nola da agentziarekin lan egitea?

Agentziak komisio baten truke, zure lana erakusten du eta honen bitartez lanak iristen zaizkizu. Bezero eta marrazkilariaren bitarteko lanak egiten ditu haseran. Lanaren kontratu, fakturazio, zenbatekoen… gainean dago. Hortik aurrera, zuk konpondu behar duzu bezeroarekin, lana zehaztu…

nondik ateratzen dituzu ideiak?

Testuaren aurrean pentsatzen denbora pasa eta gero gauzak ateratzen hasten dira, bestela Google-en azaldu beharreko kontzeptuak begiratuta… kontzeptu batek beste batera eramaten zaitu.

inspiratzen zaituen web horri eta gaur egungo ilustratzaileren bat?

grainedit.com

ffffound.com

Ilustratzaileak: Jon Klassen, Hide Kawanishi, Isidro Ferrer, Emiliano Ponzi, Nate Williams…

animazioren bat ere egin dezu, ze nolakoa izan da zure experientzia animazioaren munduan?

Esperientzia polita izan da, batez ere Unai Guerra animatzailearekin Argiñanoren programaretzat egindakoa. Ondo konpontzen gara lanean biok.

teknikak garrantzia du zure lanean, baina ze teknika erabiltzen dituzu?

Arkatzez egindako ideiaren zirriborroa eskaneatu, gainetik berregin bektore programan eta irudia zehazten dudalarik. Azkenik Photoshopen egiten dizkiot azkeneko ukituak.

ikasle asko marrazki eta ilustrazioaren mundua dute gustoko; ze aholku emango zenieke?

Ez dakit… geldirik ez egotea. Gaur egun Internetek ematen dizkizun aukerak aprobetxatzea. Ate ezberdinak jotzen ez badituzu, zure lanaren zain dagoenarekin ez duzu topo egingo.

ze proiektu dituzu esku artean?

Proiektu asko buruan baina denbora gutxi horiek gauzatzeko. Eskultura munduan ikertzen jarraitu, linograbatuetan murgildu, egindako lanen liburu bat plazaratu…

Paperezko makina grafikoan honaino iritsi zaretenontzat  azken oparitxoa: gure lagun primorekin kolaborazioa paper is beauty proiektuko jendean grabatuta.

Paga Extra # Iker Ayestaran from paper is beauty on Vimeo.

18 x 18 cm.
damelapaga.es
ikerayestaran.com

Exit mobile version