SOLUZIOAK: Asilo eskubide eta harrera efektiboa

Donostiako Usandizaga Ikastetxeko publizitate grafika ikasleek SOS Arrazakeria, Medicus Mundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKE Koordinakundeak, 60 elkarte eta sindikatuen babesarekin urtero antolatzen duten Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Martxaren kanpaina osatu dugu SOLUZIOAK: Asilo eskubide eta harrera efektiboa lelopean.

Soluzioak Campaña de comunicación estudiantes en el tejado con carteles buscando soluciones al probleama de los refugiados

 

Denborapasak.

Denborak pasa.

Denbora pasa da.

Denbora eta paso.

Ez da denbora galtzeko garaia.

Hau ez da joku bat, errealitatea da.

 

Proiektu honen bitartez Usandizagako Publizitate Grafikako ikasleek elkarteekin batera bilatzen duguna Europar Batasunak bete gabeko hitzarmenen ondorioak salatzea eta erantzukizunen kontzientzia zabaltzea da.

Europan eta bere mugetan gertatzen ari den guztia erabakien eraginez dela jabetu gara. Baina, zeinek aukeratzen du herritarren izenean? Zeinek aukeratzen du nor sartu daitekeen? Ze unetan erabaki da mugaren bat altxatzea edo eraikitzea? Zergatik adostu daiteke guda egitea edo norbanako bati jarraitzea?

Soluzioak Parte interior del folleto cartel

Egoera honi irtenbidea bilatzeko, galdera hauek beste askorekin batera denbora pasa formatoan helarazi ditugu. Egoera honi aurre egiteko guztion ardura eta elkarlana beharrezkoa da.

Denbora pasatzeko unea da, baina ez sofan eserita. SOLUZIOAK aurkitu behar ditugu.

Horretarako, arkatzak eta denborapasak banatuko dira hurrengo egunetan:

aplicaciones para la cmpaña soluzioak SOS arrazakeria

Gurutzegrama erabili dugu Europar Batasunak asilo eskubidea gogoratzeko eta bete ez dituen hitzarmen eta protokoloak kontuan eduki ditzan.

Urkatuaren bidez Mediterraneoan egon diren eta dauden hilketak salatzen ditugu, hondakinen eta eskubideen arteko muga aintzat.

Duela 7urtetik hona mugetan biziraupenerako oinarrizkoetara iristen ez direla adierazten dugu ezberdintasunak agerian jarriz.

Ardura humanitarioa eta legala hieroglifikoak erabilita erakusten ditugu.

Anagramak erabilita asilo eta “aíslo” (bazterketa), asilo eskubidea aldarrikatzen dugu.

Segurtasunaren ikuspuntua zalantzetan jartzen da. Bertikala da, inposaketa eta kontrolaren bitartez? Ala horizontala, babesa eta elkarlana bide?

Labirintoa metafora bezala, konponbidea duena hasiera batean ez badirudi ere.

Konpromezua guztiona da eta gure baitan dago Europar Batasunak bere estrategiak aldatzea.

 

Soluzioak Parte exterior del folleto cartelPasahitza

Hitza pasa

Hitzaz paso

Hitza eman, hitza betetzeko

Hau ez da joku bat, ardura bat baizik.

 

Jar gaitezen martxan!