The balde

The balde aldizkaria: Luxuzko diseinua by the face

Udara bukaeran gerturatu ginen Diseinu Grafikoko ikasleak The baldera. Gure lehen proiektuaren hasiera. Egun bero bero haietako batean oso bero atera ginen Eraginetik: diseinatzeari eta marrazteari ekiteko gogoz beterik!

Koldo Almandoz beraien The Balde proiektua gure bihurtu zuen.

Irudiarekin esperimentatzen duen aldizkaria, aukera guztiei irekia, kolaboratzaile sarea. Arkitektura, diseinu, zine, arte pintzelkadak. Gai sakonak, serioak beste ikuspuntu batetatik. Euskaraz eta Englishez. Beraien estiloa: estilo falta. Sormena prozesuaren atal guztietan. Doakoa. Luxua eman by the face.

The Balderen harpidetza orrialde anakroniko hau, aldarrikapen antzeko zerbait da: Moztu, bete eta eskutitzez bidali, mesedez.

The balde Harpidetza orrien diseinu proposamena

Burua martxan eta bihotza bero, harpidetza genekienetik abiatuz, irudimenari eraginez, irudiarekin esperimentatu genuen. Gure artean kolaboratuz, grafismo pintzelkadak. beste ikuspuntu batetatik, estiloak frogatu eta hurrengoak proposatu ditugu. Diseinatzea prozesu lana bait da, frogak egitea.

 

The Baldeko ekipoari emailez irudi hauek bidali dizkiegu, orain eskutitz bat egingo degu ere:

Luxu bat zuekin kolaboratzea.

Salir de la versión móvil