Gure adimenaren misterioak arakatzen BCBLn!

Atzo, Usandizaga institutuko 17 ikaslek ikasgelak eta ordenagailuak utzi eta punta-puntako laborategiak bisitatu zituzten. Luxu bat izan zen BCBL zentroan izatea gure garunak nola funtzionatzen duen bertatik bertara ezagutzeko. Ainhoa Egigurenen eskutik, aurkezpen interesgarri bat eta jarduera batzuk izan genituen adimen-prozesuak hobeto ulertzeko. Gainera, Brendan Costellok zeinu-hizkuntzaren inguruan egiten ari diren ikerketa lana azaldu zigun, garunak komunikatzeko duen gaitasun harrigarria erakutsiz. Zientziaz, ikasgaiz eta inspirazioz betetako eguna izan zen belaunaldi berrientzat!

Compartir entrada

Relacionado

20260427_104139 - Kopia

Antzinako zibilizazioetan oinarritutako antzezpenak

unnamed

2026-2027. Diseinu eta Publizitate Grafiko Goi Mailako Heziketa Zikloko ate irekien eguna

IMG_2919

KORRIKA 2026 – EUSKARA GARA!