2017-04-24

AZKEN 11 URTEETAN, USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARAKO 19 IKASLEK SARIA JASO DUTE

Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak eta Lucía Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak 2015-2016ko Batxilergoko Sari Bereziak banatu zituzten.

Joan zen 2015-2016 ikasturtean Batxilergoa batez beste 8,75etik gorako notaz gainditu zuten 589 ikasle aurkeztu ziren orotara Batxilergoko Sari Berezia eskuratzeko probetara. Horietatik puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria. Azterketan, hainbat ariketa gainditu behar izan zituzten, bai ikasgai komunetakoak eta baita norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoetakoak ere. 2016ko ekainaren 14an burutu zuten proba, unibertsitatera sartzeko hautaprobak egin ondoren.

15 gazte irabazletik bi Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIko ikasleak izan dira: Ricardo Rodríguez Urretavizcaya eta Noel Arteche Echeverría. Azken hau ezin izan zen joan saria jasotzera.

Saridunek diploma jaso zuten eta, horrekin batera, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu zuten, uztailerako.

Batxilergoko Sari Berezien helburua honako hau da: Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea.

Usandizaga
telefonoa943 899490 | Fax: 943 899491
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
  • Europar Batasuna



    EUROPAR BATASUNA
    Europako Gizarte Funtsa
    “EGF zure etorkizunean inbertitzen du”

  • Peñaflorida
    telefonoa943 899488 | Fax: 943 899491
    helbidea
    Salaberria 8 - 20010 Donostia
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua