Hasiera » Proiektuak

pluriDBHn HEZKUNTZA ELEANITZA

PROIEKTUAREN HELBURUAK

  1. a) Klase ordutan irakasle-ikasle eta ikasle-ikasle artean dagokion hizkuntza sistematikoki erabiltzea.
  2. b) Ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena hobetzea.
  3. c) Hizkuntzekiko atxikimendua lantzea.

IRAKASGAIAK

a) Euskara

Erdal ingurune batean egonik, ahal diren irakasgai gehienak euskaraz emango dira.

b) Gaztelania

D ereduan irakasgaiak gazteleraz emateko curriculumean oinarrizkoak ez diren irakasgaietatik hautatu dira. B ereduan Matematika gazteleraz egingo dute.

c) Ingelesa

Irakasgaien hizkuntza ingelesa hautatzeko irizpide nagusiak hauek izan dira:

1) Irakasgaia ingelesez emateko institutuko irakasle plazadunak izatea.

2) Pisu handiko eduki kognitiborik gabea.

3) Ikasle guztiek proiektuan sartzeko aukera izatea, eskola inklusiboak eskatzen duen bezalaxe.

d) Frantsesa

2 orduko aukerako irakasgaia DBHko 1., 2. eta 3. mailetan eta 3 ordukoa 4. mailan.

e) Alemana

2 orduko aukerako irakasgaia DBHko 1., 2. eta 3. mailetan eta 3 ordukoa 4. mailan.

METODOLOGIA

Hizkuntzetan oinarrizko metodoa komunikatiboa eta praktikoa izango da.

Talde lan kooperatiboari garrantzia emango zaio.

a) Ahozkotasuna

Ahozkotasunak osagai erreflexu handia duenez, lehenengo egunetako lorratzak izango direnak zainduko ditugu eta aurrerantzean klase ordutan besteekin dagokion hizkuntza sistematikoki erabiltzen jarraitzea positiboki sarituko ditugu (animatu, alaitu,bultzatu…).

Hiru hizkuntzekiko atxikimendua sustatzeko egunerokotasunetik kanpora ere ekintza bereziak antolatuko dira: hiztun esanguratsuen bisita (idazlea, abeslaria, bertsolaria,…) eta abar.

Kalifikazioetan ahozkotasunak gutxienez %10eko balioa izango du.    

b) Irakurketa

Irakurketa oinarrizko trebetasuna izanik neurriak jarriko dira ohikoa izan dezan irakurzaletasuna sustatzeko:

1) Liburuen mailegu eta trukaketa sistemak bultzatuko dira.

2) Hiru hizkuntzetan gutxieneko liburu kopuru bat irakurri beharko du ikasleak.

3) Gurasoek seme-alabek etxean egunero irakurtzeko erantzukizuna hartuko dute.

KLASEKO HIZKUNTZA INGELESA

 

DBH 1. maila

 

·     4 ordu: Ingelesa

·     2 ordu: Gorputz Heziketa

·     1 ordu: aukerakoa: Balio Etikoak

 

DBH 2. maila

 

·     4 ordu: Ingelesa

·     2 ordu: Gorputz Heziketa

 

DBH 3. maila

 

·     3 ordu: Ingelesa

·     2 ordu: Plastika

·     2 ordu: aukerakoa: Ingelesez Ahozko Komunikazioa    

·     1 ordu: aukerakoa: Balio Etikoak

 

DBH 4. maila

 

·     3 ordu: Ingelesa

·     1 ordu: Gorputz Heziketa

·     1 ordu: Etika

Ingelesean bikain dabiltzanak beste arlo bat ere egin dezakete:

·     3 ordu: Gizarte Zientziak

 

G5prog

IKASLEGOAREN ATENZIOA, AHALEGINA zein IRAUNKORTASUNA  lantzeko eta GELA  KUDEATZEKO  tresnak

HELBURUA

Atentzioa, ahalegina eta irmotasuna eskola arrakasta izateko oinarrizko hiru elementu dira.

Hauek egokiak izatea ala ez, faktore psikologiko eta sozialen menpe daude, besteak beste, motibazioa, espektatibak, autonomia, norberaren irudia, harremanak…

Programa honek zenbait estrategia ematen ditu goian aipatutako gaiak eraldatzeko, aprendizaiak errezteko eta gela giro egokia lortzeko helburuarekin.

ScreenShot008

ZERGATIK GOLDEN 5?

- Ikasleak “behatzeko”, azaltzen dituzten jarrerak eta joerak lantzeko baliabideak ematen dizkigu.

- Bidean gelditzen diren ikasleak berreskuratzen laguntzen du.

- Geletan topatzen ditugun behar akademiko eta sozial anitzei erantzutea ahalbideratzen du.

- Praktikan jartzeko erreza, irakaslearen lan egiteko estiloan ez du oztopatzen.

08021501

PROGRAMAREN JATORRIA ETA IBILBIDEA

Programa europarra da. Eskola arazo antzekoak dituzten bost lurraldek garatutakoa. Hezkuntza laguntza zerbitzuek zabalduta, gure kasuan Berritzeguneak.

educasol

Ikaskuntza Kooperatiboa

“Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi” programa

* GELAKO AKTIBITATEETAN IKASLEEN PARTE HARTZEA SUSTATZEKO               

* IKASLEEN ARTEKO ELKARLAGUNTZEN IKASTEKO 

Aprendizaje-ikaskPeña

HELBURUA

Programa hau proposamen jakin bat da ikasketa kooperatiboa gelan praktikan jartzeko.

Ikasleen arteko laguntza eta parte hartzea errezten duen estrategia bezala aurkezten zaigu; talde txikitan erabilpen didaktikoan datza.

Ikasle guztien partehartzea eta interakzioa errezten duen egiturak erabiltzen ditu.

Arloetako edukinak ikasteaz gain, komunikaziorako baliabideak eta talde harremanetan ematen diren balioak lantzen ditu ere.

Ikaskuntza Kooperatiboa2

ZERGATIK “IK / KI”?

Askotan, irakasleak ezin du talde osoarengan iritsi.”IK / KI” programak iIkasleen arteko laguntza bultzatzen du.

Ikaskuntza indartzen du, eta ez bakarrik zailtasunak dituztenen artean, baizik eta autonomoago eta gaitasun handiagoak dutenenak ere.

Gaur egun, lan talde batean lan egiteko gaitasuna balio handia da lan munduan.

Kooperatzen giza trebetasunak eta balioak garatzen dira.

Ikaskuntza Kooperatiboa3Aprendiz-Coopert

      Ikastetxean Eskolako Agenda 21 ingurumen-hezkuntza proiektua garatzen ari gara. Agenda 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kudeatutako hezkuntza proiektu bat da. Aurten, 2015-2016 ikasturtean, landuko dugun gaia Hiri Jasangarria izango da. Hori dela eta, beste ekintza askoren artean, Udaltzainak etorriko dira BIDE HEZKUNTZA saioak egitera. Gure mugikortasun ereduak osasunean edo/eta Lurraren garapen jasangarrian dituen eraginak jakitea oso interesgarria eta aproposa dela iruditzen zaigu.

    Ondorengo erara defini genezake garapen jasangarria: herritarren oinarrizko beharrak bete eta bizi-kalitatea hobetzen duten zerbitzuak eta produktuak erabiltzea, etorkizuneko belaunaldien beharrak arriskuan jarri gabe. Horretarako, zerbitzu eta produktu hauek baliabide naturalen erabilera, material toxikoen, isurpen kutsatzaileen eta hondakinen bizi-zikloaren erabilera murriztu behar dituzte.

      Gaia interesgarria baduzue eta Institutuaren Ingurumen Batzordean parte hartzeko prest bazaudete, idatzi, mesedez, helbide honetara: agenda21@upainstitutua.org

AGENDA-CONCURSO-FOTOS