2017-01-10

 Deialdia

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2016/12/30-2017/01/30)

4. artikulua.– Betebehar orokorrak.

 

Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:

  1. a) Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko baten matrikulaturik egotea, 1. artikuluan aipatutako irakaskuntzetarik edozeinetan; edo, bestela, hezkuntza-administrazioak esanda, ikaste-txe pribatu batean, sare publikoko eskaintza nahikoa ez delako edo –salbuespen gisa– aipatutako administrazioak adierazitako motibo arrazoitua dela-eta.
  2. b) Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari dagokienez, ikastetxearen eragin-eremuan egotea erroldako bizilekua, eta ikastetxea bizileku horretatik hurbilen dagoena izatea, hain justu ere hura sartzen den eragin-eremukoen artean. Eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, Lehen Hezkuntza amaitzeko egokitu zaion ikastetxeari lotutako ibilbidearen ondoriozko ikastetxea izatea, eta aipatutako ibilbidean sartzen direnen artean bizilekutik hurbilenekoa izatea.

b.1.– Ez da eskatuko betekizun hori betetzeko baldin eta hezkuntza-administrazioak esleitu badu ikastetxea.

b.2.– Era berean, eskola-mapa aldatzen bada, aldaketa hori egin aurretik garraio-eskubideaz baliatzen ari diren ikasleei ez zaie eskatuko betekizun hori betetzeko baldin eta bizilekuz aldatzen ez badira; ezta, halaber, haiekin bizi eta, gerora, matrikulatzen diren neba-arrebei ere baldin eta Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan euren lehenengo matrikulazioa bada.

  1. c) Distantziari dagozkion betekizunak honakoa hauek izango dira: bizilekutik 2 kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea ikastetxea, betiere Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoetako ikasleei dagokienez; eta bizilekutik 4 kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsoetako ikasleei dagokienez.

Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako edo geraleku hurbilenerako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat. Distantzia kalkulatzeko, 5.2 artikuluan adierazten den tresna erabiliko da.

  1. d) Ikasturtea amaitzen den urtean 18 urte bete gabe izatea.
  2. e) Doako garraiorik edo erakunde publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.

 

Usandizaga
telefonoa943 899490 | Fax: 943 899491
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
  • Europar Batasuna



    EUROPAR BATASUNA
    Europako Gizarte Funtsa
    “EGF zure etorkizunean inbertitzen du”

  • Peñaflorida
    telefonoa943 899488 | Fax: 943 899491
    helbidea
    Salaberria 8 - 20010 Donostia
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua