Hasiera » Ikastetxea

condepenaflorida

 

 

Xabier María Munibe Idiáquez

Peñafloridako kondea

 

Gipuzkoako pertsonaia ospetsua, Peñafloridako kondeen leinuko kidea.

1729ko urriaren 23an jaio zen Azkoitian. 1785ko urtarrilaren 13an hil zen Bergaran.

estatEus

SBAP

EL CONDE PEÑAFLORIDA, IMPULSOR DE LA ILUSTRACIÓN MUSICAL EN EL PAÍS VASCO

ICONOGRAFÍA PEÑAFLORIDA_L.ALEN

Dibujo a plumilla realizado por D. Francisco López-Alén

Aurkezpena

 JOAQUÍN FORRADELLAS, IN MEMORIAM

Institua irudietan

JUAN AZPEITIA IRAKASLEAK EGINDAKO PEÑAFLORIDA INSTITUTUKO IRAKASLE ERRETRATUEN BILDUMA

 JUAN AZPEITIA IRAKASLEAK EGINDAKO PEÑAFLORIDA INSTITUTUKO IRAKASLE KARIKATUEN BILDUMA (1982)

XABIER ARAMENDI

XABIER ARAMENDIren erretratua

(XABIER ARAMENDI: olerkaria, Usandizaga Institutuko irakasle eta ikasketaburua). Tintak eta paperaren gaineko akrilikoa. 30x42. Juan Azpeitia (2014)

  

 

 

 

USANDIZAGA ERAIKINA
Aitzol parkea, 1 A 20011-DONOSTIA
Tel. 943 454366 - Fax 943 450112

PEÑAFLORIDA ERAIKINA
Jose Maria Salaberria 8  20010-DONOSTIA
Tel. 943457000 - Fax 943 457054

 

Garraio publikoa

 

Gure ikastetxearen historia laburra

 Ez da erraza gure Institutua noiz sortu zen zehatz-mehatz adieraztea. Non sortu zen, berriz, garbi dago: Bergaran. Nolabaiteko antolamendua eta jarraipena izan duten irakasguneekin hasiz gero, 1593an Magdalena Centurione dama genovarraren 1.800 dukateko legatuarekin eratu zen Ikastetxean kokatuko genuke jatorria. Ikastetxea jesuiten kargu egon zen, eta XVII. eta XVIII. mendeetan instalazioak hobetu eta zabaldu egin zituzten. Dena dela, urrun samar geratzen zaigu hori, eta, beharbada, 1767an kokatu beharko genuke ikastetxearen hasiera ideologikoa. Urte hartan, Karlos III.ak jesuitak kanporatu zituen, eta Ikastetxea hutsik geratu zen.

Etapa horretan, ilustratuen espiritua jabetu zen Ikastetxeaz. Izan ere, 1764. urtean, Xabier Maria Munibe Idiakez jaunak, hots, Peñafloridako kondeak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eratu zuen. 1765eko Estatutuen hasierako artikuluak ezartzen zuenez, “… […] honen xedea da Euskal Herriak zientziekiko, arte ederrekiko eta letrekiko zaletasuna eta joera izan dezan lortzea, ohiturak zuzendu eta fintzea, nagikeria, ezjakintasuna eta horien ondorio tamalgarriak baztertzea…”. Bide beretik jo zuen gure kondeak 1768ko Saiakeraren atariko diskurtsoan: “Gure herrikideengan bertutearekiko eta benetako jakinduriarekiko maitasun handia eta bizioarekiko eta ezjakintasunarekiko gorroto bizia sorraraztea eta Euskal Herrirako abantaila guztiak lortzea, horixe da gure Institutua” (20. or.).

Azkoitiko Zalduntxoek beti izan zuten mintegi bat, hots, azterketa- eta ikerketa-zentro bat sortzeko asmoa. 1769ko abuztuaren 19ko Errege Zedula baten bidez, Karlos III.ak Elkartearen esku utzi zuen jesuitek utzitako Ikastetxea (eraikina eta materiala), baina proiektua ez zen amaitu 1776ko azaroaren 4an (San Karlos egunean) Euskal Errege Mintegi Aberkoia izenekoa zabaldu zen arte. Handik zortzi urtera, Mintegiak barneko 134 ikasle eta kanpoko beste 80 zituen. Mintegiaren garai onena izan zen hura. Hurbileko irakasleez gain (Elhuyar anaiak, adibidez), atzerriko hainbat irakasle ekarri zituzten, hala nola Chabaneau, Proust eta Thunborg. Konbentzio Gerra ezbehar handia izan zen Mintegirako: Frantziako tropek kabineteak, laborategiak eta eraikinaren zati bat suntsitu zituzten, eta ikasleak sakabanatu egin ziren gerraren ondorioz. Eskolak 1798ko urtarrilean hasi ziren berriz. 1801. urtean, Miguel Lardizabal izendatu zuten zuzendari. Mintegiak jarduerari eutsi bazion ere, garai bateko distira desagertu egin zen.

1804ko Errege Agindu baten bidez, Elkarteari establezimenduaren zuzendaritza kendu zitzaion. Mintegiari Nobleen Errege Mintegia izena jarri zioten, eta Estatuko Ministerioaren mende geratu zen. 1808ko frantziarren inbasioaren ondorioz, Lardizabalek kargua utzi zuen (karguan berretsi bazuten ere) eta Cadizera joan zen. Garai hartan, eta 1840. urtera arte, herrialdeko egoera aztoratuari (hirurteko liberala, San Luisen ehun mila semeak, Lehen Karlistada eta abar) lotutako hainbat gorabehera izan zituen Mintegiak (izenaren eta antolamenduaren aldaketa eta abar).

Gerra amaitu ondoren, urtarrilaren 8ko Errege Agindu baten bidez Mintegia berrezarri egin zen, eta eskolak urriaren 1ean hasi ziren. Urte haietan hasi zen Bigarren Irakaskuntzako Institutuaren ideia eta izena zehazten, eta Gipuzkoako Institutua sortzeko espediente bat ere landu zen. Zurrumurruek ziotenez, Donostia izan zitekeen Institutuaren kokalekua. Egoera horretan, Espainiako institutuetarako funtsezkoa izan zen gauza bat gertatu zen: 1845eko irailaren 17ko dekretu baten bidez, Pedro José Pidal ministro zela, Gipuzkoako Bigarren Irakaskuntzako Goi Mailako Institutu izena eman zitzaion Mintegiari. 1845-6 ikasturtean zabaldu zen, eta lehen zuzendaria Jose Odriozola Oñatibia zestoarra izan zen (artilleriako koronela, zientzia-dibulgatzailea eta fisikako eta matematikako hainbat obraren egilea).

Ondorengo urteetan, Bergarako Industria Eskola sortu zen, Madril, Bartzelona eta Sevillakoekin batera, eta Real Seminario Científico-Industrial (1851) izeneko establezimendu bakarra sortu zen. Dena dela, industria-ikasketak gainbeheran hasi, eta 1860an desagertu egin ziren. Urte hartan bertan, Gorteetako diputatu eta diputatu nagusi Telesforo Monzon izendatu zuten zuzendari. Orduan, Mintegia zabaltzea planteatu zen, eta lortu ere lortu zen. Obrak 1868an hasi ziren, eta, iraultzaren (La Gloriosa) urte horretan, gauza garrantzitsu bat gertatu zen: Bigarren Irakaskuntza libre deklaratu zen, eta ikastetxe asko eta asko sortu zituzten korporazio publiko zein pribatuek, laiko zein erlijiosoek. Horren ondorioz, Bergarako Institutu-Mintegiko ikasleen kopuruak behera egin zuen.

Geroago, Bigarren (edo Hirugarren) Karlistaldiak eragin erabakigarria izan zuen Institutuaren bizitzan. 1873ko irailaren 6ko aktaren arabera, irakasleek hiribildutik alde egin zuten (“eratutako Gobernuak bertan agintzen ez duelako”), eta Donostian hartu zuten babes. Gerra amaitu ondoren, klaustroak ez zuen Bergarara itzuli nahi izan. Izan ere, Donostia harresietatik aske geratu zen 1863an, eta zabaltzen hasi zen, Kortazar zabalgune ospetsuaren bidez.

Udalaren eta Aldundiaren arteko tirabirak (batek lokala jartzen zuen, eta besteak finantzatu egiten zuen) eta tokirik eza zirela-eta, oin berriko eraikin bat jaso zen Zabalgunearen mugan, Artzain Onaren elizaren ondoan, Urdaneta kalean. Eduardo Dato jaunak inauguratu zuen 1900eko urriaren 1ean. Gaur egun, Koldo Mitxelena Kulturunea dago bertan. Bide batez, adierazi beharra dago Koldo Mitxelena gure Institutuko irakasle izan zela (2012. urte honetan hogeita bost urte dira joan zitzaigula). Geroago, Bigarren Errepublikaren garaia iritsi zen. 1934. urtean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen konde jakintsuaren omenez, Institutuari “Peñaflorida” izena jartzea proposatu zen, Ategorrietan kokatutako bigarren institutu berri batetik bereizteko. Nolanahi ere, bigarren horrek ez zuen luzaroan iraun.

Diktaduraren garaian, berriz, “Peñaflorida” Institutua Gipuzkoako Bigarren Irakaskuntzako institutu publiko bakarra zenez gero, txikiegia zen ikasle guztiak hartzeko. Horregatik, 1956. urtean institutu berri bat eraiki zen Amaran, hirian Anoetarantz egindako zabalgune berrian. Hala ere, ez zen nahikoa izan, eta beste bat eraiki zen aurrean, baina mutilentzat bakarrik. Francok eta Muñoz Grandesek inauguratu zuten 1963an. Gure ikaskideetako batzuek ongi gogoratzen dute D. Agustinen jazarpena. Hainbat urtetan, eta garaiko usadioei jarraiki, neskak lehen eraikinean geratu ziren (“Usandizaga” izena jarri zioten, goiz hil zen musikari donostiar ospetsuaren omenez), eta mutilak, berriz, bigarrenera joan ziren. Eraikin horrek “Peñaflorida” izenarekin jarraitu zuen, eta 2011ko azaroan eraitsi zuten.

1998an, bi institutuak berriz ere elkartu eta, bi urte lehenago sortutako Amara BHIarekin batera, ezarritako eskola-mapa berrira egokitutako Usandizaga-Peñaflorida-Amara Institutua eratu zen. Zeregin-banaketa bat diseinatu zen. Horren arabera, “Usandizaga” Institutuan batxilergoak eta zuzendaritza kokatu ziren, eta “Peñaflorida” Institutua, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako geratu zen. Antzinako “Peñaflorida” Institutuaren orubean jasoko den eraikin berria bigarren hezkuntza publikoaren egoera behin betiko finkatzeko baliagarria izatea espero dugu.

Dagoeneko denok konturatuko zineten gure aurrekoen lanari diogun mirespena, esker ona eta jarraitzeko gogoa handiak direla, eta, bereziki, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko intelektual ospetsuen lanari (eta, horien artean, jakina, fundatzailea izan zen Peñafloridako kondearen lanari). Haien espiritu ilustratua gure artean dago oraindik. Izan ere, gure aurreko gogoangarri horien idealak (irakastea, zuzentzea, hobetzea, egiarekiko eta jakinduriarekiko maitasuna sorraraztea eta ezjakintasuna eta nagikeria desagerraraztea) gurekin ditugu oraindik. Zientzia-zorroztasun handiko eta dimentsio humanistako giro laiko batean herritar jakintsuak, solidarioak, elkarrizketarako joerakoak eta mundura irekiak eta gure inguruko errealitateari lotuak sortzeko ahalegina ongi baino hobeto gogoratzen dute gure historia luzean gure ikastetxean ikasi duten milaka donostiar eta gipuzkoarrek. Jasotako, berritutako eta eguneratutako legatu hau da kalitate- eta exijentzia-bermerik handiena gure gizarteari hezkuntza-zerbitzua eskaintzeko zereginean.

 

Juan Jose Arbelaiz

2012ko urtarrila

IKASTETXEAREN ANTOLAKETA


 

PEDAGOGI KOORDINAZIORAKO EGITURA

Ikusi PDFan
 

INSTITUTUAREN ESKAINTZA

Ikusi PDFan

HEZKUNTZA-SISTEMAREN ETAPAK

Ikusi PDFan

Peñaflorida eraikin berria

PEÑAFLORIDA ERAIKINA

ATEZAINTZA

ATEZAINTZA

BISITA GELA

BISITAGELA

LIBURUTEGIA

LIBURUTEGIAPSIKOLOGO BULEGOA

PSIKOLOGO-

PASILOAK

PASILLO

VESTÍBULO DE PLANTA2

VESTÍBULO DE PLANTA

IKASGELAKGELA

GELA-

KIMIKA LABORATEGIA

KIMIKABIOLOGIA LABORATEGIA

BIOLOGIA

MUSIKA

MUSIKA

PLASTIKA

PLASTIKA

INFORMATIKA

INFORMATIKA

TEKNOLOGIATEKNOLOGIA

JANGELA

JANGELA1

JANGELA2

  GIMNASIOAK

GIMNASIO1GIMNASIO2

ALDAGELAK 

ALDAGELA1

ALDAGELA2

PATIOA: KIROLAK

KIROLAK

KIROLAK3

 

USANDIZAGA  ERAIKINA

ATEZAINTZA   IDAZKARITZA

          PASILLOAK 

ARETO NAGUSIA    GELAK

BIOLOGIA    FISIKA

  KIMIKA

INFORMATIKA    

  MARRAZKETA    FOTOGRAFIA

   ARTEAK ARTEAK

  GIMNASIOS

  DEPORTES

DBH ORDUTEGIA

IRAILA ETA EKAINA

URRIATIK MAIATZARA

Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan: 8:00-14:00

Astelehen, astearte eta ostegunetan

8:00-13:05 / 14:40-16:30

Asteazkenetan

8:00-14:00

Ostiraletan: 8:00-13:05

Ostiraletan

8:00-13:05

 

BATXILERGOA (EGUNEZ)

 

ASTELEHENA, ASTEARTEA, ASTEAZKENA eta OSTEGUNA

OSTIRALA

1

8:00 – 8:50

8:00 – 8:50

2

8:55 – 9:45

8:55 – 9:45

3

9:50 – 10:40

9:50 – 10:40

 

10:40 – 11:00

10:40 – 11:00

4

11:00 – 11:50

11:00 – 11:50

5

11:55 – 12:45

11:55 – 12:45

 

12:45 - 13:05

12:45 - 13:05

6

13:05 – 13:55

13:05 – 13:55

7

14:00 – 14:50

 

BATXILERGOA (GAUEZ)

 

ASTELEHENA, ASTEAZKENA, OSTIRALA

 

ASTEARTEA, OSTEGUNA

1

17:00 – 17:50

1

17:00 – 17:50

2

17:50 – 18:40

2

17:50 – 18:40

 

18:40 –19:00

3

18:40 – 19:30

3

19:00 – 19:50

 

19:30 –19:50

4

19:50 – 20:40

4

19:50 – 20:40

5

20:40 – 21:30

(2. maila: astelehena eta asteazkena)

5

20:40 – 21:30

2016-2017  DBH EGUTEGIA (pdf)

16-17egutegiaDBH

2016-2017 BATXILERGOko EGUTEGIA (pdf)

 EGUTEGIA-bach