2015-10-23

Urriak 22, EHAAen Agindua, 2015eko urriaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena argitaratu egin da, atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea, eredu normalizatuan. Eredu hori esteka honetan dago. Deialdiaren inguruko gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu.

Hara izango da eskuragarri formulario hori, urriaren 23tik azaroaren 14ra, biak barne. Gogoratu ikasleak berak bete behar duela formularioa (ez ikastetxeak). Gero, imprimatu eta sinatu ondoren, ikastexean aurkeztu behar du (hori egiteko azken eguna: azaroaren 16a, egun hori barne).

Usandizaga
telefonoa943 899490 | Fax: 943 899491
helbidea
Aitzol parkea 1 A - 20011 Donostia
  • Europar Batasuna



    EUROPAR BATASUNA
    Europako Gizarte Funtsa
    “EGF zure etorkizunean inbertitzen du”

  • Peñaflorida
    telefonoa943 899488 | Fax: 943 899491
    helbidea
    Salaberria 8 - 20010 Donostia
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua