Aurreko astean, Euskal Herriko Bertso Finala ate joka genuela ikusita, eta institutua pittin bat girotu nahian, ikasleen arteko porra bat egin dugu. Ez dute lan makala izan, Finala jokatu duten 8 bertsolarien azken hurrenkera asmatu behar baitzuten 1. eta 2. Batxilergoko ikasleek eta bertsolari gehien asmatu dituen ikasleak lehenengo 5 bertsolariak kokatu ditu zuzen.
Zozketa egin dugu beste guztien artean eta 7 irabazleei 30€ko kultur bono bana eman diegu nahi duten liburuetan gasta dezaten. Zorionak irabazleei!